Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
09 Ots, 2020 Irun, Futbola, Real Union, Segunda División B, Osasuna Promesas
Real Unionek bana berdindu du Osasuna Promesasen aurka eta jardunaldia hasi zuten egoera berdinean aurkitzen dira, promozio postuetan dagoen Unionistas taldearen puntu berdinekin
Azken hamar jardunaldietan garaipen bakar bat besterik ez du eskuratu Real Unionek. Horren ondorioz, egoera kaxkarrean aurkitzen da: 27 punturekin hamabostgarren postuan kokatuta dago talde txuribeltza, promozio postuetan dagoen Unionistas taldearen puntu berberekin. Datorren astean zuzeneko lehia izango dute gainera, bi puntu atzetik duten Getxoko Arenasen zelaian jokatuko dute. Hiru puntuak lortzea benetan garrantzitsuak izango dira.
Lehen zatian bi taldeek bere jokoa erakusteko tartea izan dute. Bederatzigarren minutuan, etxeko taldeak neurketako lehen gola eskuratu du Xabi Cardenasen jaurtiketa bikain bati esker. Golaren ondoren, neurketa zatitu da, Real Union Osasuna Promesasen zelaian jokatzen jarraitu du, baina atsedenaldira iritsi baino hamar minutu lehenago Marcos Mendezek berdinketaren gola egin du.
Bigarren zatiari dagokionez, Real Unionek lehen zatiko itxura ona ematen jarraitu du eta Ivan Martinez atezainaren areara askota hurbildu dira ere bai. Bi aukera argi izan dituzte Alberto Iturralderen jokalariek, biak Vigueraren oinetan. Lehena, Osasauna Promesasen atezainak gelditu egin du, eta bigarrena, golean bukatu badu ere, epaileak baliogabetu du aurrelari errioxarra jokoz kanpo zegoela argudiatuz. Minutuak aurrera egin ahala, bi taldeen bizitasunak behera egin du eta azkenean, banako berdinketarekin bukatu da neurketa.
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra
CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...