Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
24 Aza, 2020 Irun, Bidasoa, Balonmano, Liga Asobal, Atletico Recoletas Valladolid, Huerta del Rey
Neurketa zail eta gogor batean, Sergio de la Saludek norgehiagokaren erritmoa bereganatu du Bidasoa denboraldiko 10.garaipenera gidatzeko. Kasu honetan, Recoletas Atletico Valladolid menderatu dute (32-34).
Bi taldeak erasoan dena erakutsiz hasi dute neurketa, baina lehen bost minutuetan Bidasoa hasi da agintzen. Sergio de la Saluden hiru golekin eta Rodrigo Salinasen beste batekin, bi goleko (2-4) hasierako aldea erdietsi du talde irundarrak. Jose Manuel Sierra atezainaren Huerta del Rey-ko kiroldegiaren itzulerak hasiera ezinhobea izan du, bikain hasi du neurketa bi geldiketa jarraian eginik. Lehen 10 minutuetara, abantaila areagotuz iritsi da Bidasoa, De la Saluden gidaritzapean, erasoan oso ondo aritu dira irundarrak eta Kauldi Odriozola eta Rodrigo Salinasen golen eskutik 3-6 jarri dira aurretik.
Jon Azkue eta Dan Racotearen bajen ondorioz, De la Saludek, Salinasek eta Odriozolak lana aregotzera behartuta ikusi dira, hirurak batera minutu ugari jokatu dituzte. Zumaiarra hegaleko bezala jokatu du minutu luzez eta postu horretatik, bere ohiko postua balitz bezala, bi gol egin ditu 5-9koa ezarri eta Valladoliden hutsartzea behartzeko. Valladoliden taldean, pibote postuan Ander Ugarte irundarrak jokatzen du eta neurketa aulkian hasi duen arren, 14.minutuan neurketako lehen gola erdietsi du (7-10koa) -orotara 2 egin ditu-. Sailkapeneko hirugarren sailkatuak, Valladolidek, markagailuan hurbiltzeko saiakerak egin ditu, baina Iñaki Caveroren bi golek 17.minutuan lehen zatiko errenta nagusia eman diote Bidasoari (7-12). Azken 10 minutuetan, bost goleko errenta ondo mantentzen ari zenean, Matheus da Silva bi minutu egotzi dute epaileek eta etxeko taldeak, jokalari bat gehiagorekin, atsedenaldira lau goletara hurbiltzea lortu du (15-19).
Aldageletatik bueltan, Bidasoak ez du azeleragailua zapaltzeari utzi eta Kauldi Odriozolak zein Sergio de la Saludek bi gol ikusgarri egin dituzte. Hala ere, lehen zatian bi taldeetako atezainak fin ibili ez badira ere, bigarren zatiaren hastapenean geldiketa bikainak gauzatu dituzte eta lau goleko errenta bere horretan jarraitu du (18-22, 35.minutuan). Nolanahi ere, hurrengo minutuetan Jacobo Cuetararen jokalarien bi golek aldea sei goletara areagotu dute (18-24) eta David Pisonerok, Recoletas Atletico Valladoliden entrenatzaileak, neurketako bigarren hutsartea eskatu behar izan du. Etxekoen hutsarteak eta estrategia aldaketak eragina izan du, neurketako alde nagusitik, bi minututan, hiru goletara hurbildu da Valladolid eta orduan, Jacobo Cuetara izan da hutsartea eskatzera behartuta ikusi dena (41.minutuan, 21-24).
Neurketa bukatzeko hamar minutu geratzen zirenean, Bidasoak, beste behin, Rodrigo Salinasen eta Kauldi Odriozolaren gol bana bidez, errenta bost goletara handitu du (25-30). Valladolidek ez du amore emateko imintziorik egin eta defentsan lana sendotzen saiatu da, baina ez da nahikoa izan irundarren erasoko maila neutralizatzeko. Valladolidek ez du amore emateko imintziorik egin eta neurketaren azken minutuetan bi goletara hurbildu da (28-31). Etxekoek neurketaren azken minutuetan asko presionatu dute talde irundarra, baina ez da nahikoa izan Bidasoaren garaipena ekiditeko. Kauldi Odriozolaren gol batek, Donat Bartoken bik eta Jose Manuel Sierraren geldiketa erabakigarri batek Bidasoak bi puntu berri eskuratzea ahalbidetu dute (32-34).
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...