Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
06 Mai, 2019 Irun, Balonmano, Liga Asobal, Bidasoa-Irun, Quabit Guadalajara
Neurketa estu batean 25-25 berdindu zuen atzo Bidasoak Quabit Guadalajararen aurka, puntu baliotsu bat Europan lehiatzeko borrokan
25 – Bidasoa Irun (12+13): Ledo (p), Zabala (3), Kauldi (2), Barthe (2, 1 p.), Rodrigo Salinas (6), Tesoriere, Seri (2); Rangel (ps), Cavero (2), Aldaba, Serrano, Esteban Salinas (4), De la Salud (3, 1 p.) y Renaud (1).
25 – Quabit Guadalajara (13+12): Hombrados (p), Mellado, Márquez (4), Sanz (3), Vigo (3), Moya (2), García (5); Eceolaza (ps), Parra (2, 1 p.), Serradilla (2), Montoya, Fuentes (1), Niewrzawa y Gallardo (3).
Tentsio handiko neurketa jokatu zuten Bidasoak eta Quabit Guadalajarak. Neurketa osoan bezala, lehen zatian neurketak ez zuen jaberik izan eta partzialek baldintzatu zuten jokoa. Lehen abantailak Guadalajarakoentzat izan ziren baina zortzigarren minutuan 5-2 aurreratzea lortu zuen Bidasoak. Lehen gol horietan Rodrigo Salinas nabarmendu zen Asobal Ligan 500.gola eskuratuz. Hurrengo minutuetan ordea alkarreñoek 0-5eko partziala lortu zuen (5-7 15.minutuan). Ordutik aurrera, bi taldeek golak erraztasunarekin lortu zituzten eta atsedenaldira 12-13koarekin iritsi zen, Quabit Guadalajararen alde.
Bigarren zatia oso indartsu hasi zuen Jacobo Cuetararen taldea eta 3-0eko partzial baten bidez 35.minutuan markagailuan 15-13 aurretik jarri ziren. Baina ondorengo minutuetan neurketa asko berdindu zen, izan ere, 14 eta 18.minutuen artean Tesorierek eta Sergio de la Salude bi minutu kaleratu zituzten eta Guadalajarak abantailak bikain baliatu zituen. Neurketa oso estu iritsi zen azken hamar minutuetara eta golen segida baten ondoren, 25-25eko berdinketarekin neurketa bukatu zen.
Emaitza honekin, Bidasoak pausu berri bat eman du datorren sasioan Europan barrena lehiatzeko borrokan. Talde irundarra 39 punturekin Asobal Ligako bigarren sailkatua izaten jarraitzen du, atzetik puntu batetara Balonmano Logroño La Rioja dute eta ondoren 33 punturekin berdinduta, Liberbank Ciudad Encantada, Abanca Ademar de Leon eta Fraikin Granollers aurkitzen dira.
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...