Federazio Kopako finala jokatuko du Real Unionek
Futbola

Federazio Kopako finala jokatuko du Real Unionek

REAL UNION: Otermin, Azkoiti, Arzamendi, Esnaola, Ibarbia, Rodellar, Iriondo, Mujika, Goikoetxea (Juan Domínguez, 54'), Ozkoidi (Silas, 65'), Galán (Romo, 75').

LINARES: Sanchez, Bauti, Rubio (Quesada, 64'), Chico, Sanabria, Vicente, Garrido, Lara (Gamiz, 45'), Juanfran, Elady (Calves, 45'), Payan.

GOLAK: 1-0: Ozkoidi (1'). 2-0: Goikoetxea (6').

EPAILEA: Villaquerin Bidegain. Txartel horiak: Mujika, Juan Domínguez (Real Union); Sanabria, Vicente, Elady, Payan (Linares). Txartel gorria: Calves (Linares).

Linaresi Stadium Galen irabazita, Federazio Kopako finalerdia gainditu du Real Unionek. Finala jokatuko du, Castelloren kontra. Neurketa lasaia izan da, oro har, talde txuribeltzarentzat. Batez ere, seigarren minuturako bi goleko abantaila zeukalako markagailuan. Lehen minutuan sartu du gola Josu Ozkoidik, falta jaurtiketa eder batekin. Bost minutu beranduago, Goikoetxeak bigarrena egin du korner baten aldaratzean. Jarraian izan du Linaresek aukerarik onena, baina Oterminek moztu du baloia, Juanfranek jo aurretik. Hasiera zoro horren ondoren, baretu egin da norgehiagoka. Eroso aritu da Real Union. Baloiaren jabetza eduki du, gol aukera argirik sortu ez badu ere.

Bigarren zatian indartsu irten da Linares. Gola behar zuen, eta asmoa eta ahalegina, behintzat, erakutsi ditu. Baina Galanek eduki du abagunerik onena, 53.minutuan. Baloia bultzatu besterik egin behar ez zuenean, gehiegi itxaron du, eta defentsa agertu da azkenean jaurtiketa oztopatzera. Segidan ateratako kornerrean, atezainak gelditu du Goikoetxeren bolea gogorra. 75.minutuan Eneko Romo sartu du Zulaikak Galanen ordez, Unionek zelai erdian nagusitasuna galdu duen seinale. Linares gora egiten ari zen, baina lehiatik irten egin da falta zentzugabeak egiten hasi denean. Azkenean Calvesek txartel gorria ikusi du, eta hamar jokalarirekin utzi du kanpoko taldea. Irundarrek ez dute burua galdu, norgehiagokaren kontrolari eutsi diote. Silasek eduki du azken aukera, baina eskuineko hankarekin jo nahi izanagatik, hirugarren golari ihes egiten utzi dio. Hala ere, garaipen argiarekin finalerako txartela eskuratu du Real Unionek.

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika