01 Urt, 2020
Final baten atarian dago berriro Real Union. Palmaresa puzteko aukera izango du gaurtik aurrera. Federazio Kopa, Afizionatuen Koparen oinordekoa da. Txuribeltzek bi irabazi zituzten, 1934koa eta 1987koa. Hortaz, hirugarrena ere gehitu dezakete zerrendara. Gainera, 90.000 euroko saria ere jasoko du irabazleak. Aurreko kanporaketa guztiak gainditu ondoren, Castelló izango du aurkari Unionek finalean. Gaur egun, Hirugarren Mailan jokatzen du, baina Bigarren eta Lehen Mailan ere aritutakoa da.
Final berezia izango da, bi partida izango dituelako. Joanekoa Castalia futbol zelaian jokatuko dute gaur, apirilaren 9an, 20:30etan (ETB 4). Itzulikoa aste bete beranduago izango da, Irungo Stadium Galen. Aitor Zulaika entrenatzaileak lehen taldeko jokalari guztiak eraman ditu autobusean. Deialdian sartzeko prest daude denak. Garaikurra altxatzeko aukera apartekoa da gehienentzat. Gogoangarria izan daitekeen finalari ekingo diote Castalian.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...