21 Aza, 2015
REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Urkizu, Rodellar, Martins (Alonso, 67'), Barrón, Ozkoidi (Juan Domínguez, 75'), Eizmendi, Galán (Iriondo, 88').
FUENLABRADA: Gil, Anuarbe, Guillén, Cabrera, San José, Rovirola, Ortiz (Malagón, 67'), Tello, Babunski (Pachón, 75'), Sánchez (Díaz, 63'), Rocha.
GOLAK: 1-0: Eizmendi (41'). 1-1: Ortiz (61'). 2-1: Barrón (83').
EPAILEA: Román Román. Txartel horiak: Martins (Real Union); Cabrera, Rocha, Malagón (Fuenlabrada). Ricardo Costa Real Unioneko atezainen entrenatzailea kanporatu du.
Stadium Galeko menderaezintasunari eutsi dio Real Unionek. Gogotik lan egin behar izan du, hala ere, helburua lortzeko. Kontrako baldintzei aurre egin behar izan diete txuribeltzek lehen zatian. Neurketa hasi aurreko euri zaparradak motel-motel utzi du zelaia. Gainera, haize ufada handiek baloiaren zirkulazioa oztopatu dute. Neurketaren hasieran irundarrak ez dira eroso aritu, baina egoerara egokitzea lortu dute pixkanaka. Fuenlabradak gol aukera bakarra izan du, baina argia izan da. Ortizek jaurtiketa ozta-ozta urrundu du Txustak, 29.minutuan. Ondoren, Unionen aukerarik onenak heldu dira. Ozkoidiren kontraerasoa izan da lehena. Azken pasean huts egin du lasarteoriatarrak. Martinsek gora bidali du baloia hurrengo jokaldian. 41.minutuan, berriz, baloiak sarean amaitu du. Azkoitik egin du erdiratzea eskuin aldetik, eta ziztu bizian agertu da Eizmendi bigarren zutoinean, buruz gola sartzeko.
Ondo hasi dira txuribeltzak bigarren zatian. Baina 61.minutuan kolpea jaso dute, Fuenlabradaren golarekin. Jorge Ortizek sartu du, eroso errematatzeko eman dioten aukera baliatuta. Min egin dio banakoak Unioni, eta kosta zaio aurreko jokoa berreskuratzea. Hala ere, ez du atzera pausorik eman. Erasoan jarraitu du, garaipenaren bila. Azken ordu laurdenean arrisku handia sortu du Real Unionek. Bi penalti ere eskatu dituzte zaleek eta jokalariek. Barroni egindakoa argia izan da, eta Ricardo Costa atezainen entrenatzailea kanporatu du epaileak, protesta egiteagatik. Gero Mikel Alonso lurrera bota dute, gola sartzeko aukera argia zuenean. Garaipenak ihes egingo zuela zirudienean, Alain Barronek bigarren gola sartu du. Alonsoren erdiratzearen ondoren, baloia ukitu besterik ez du egin gasteiztarrak. Nahikoa izan da taldeari garaipena emateko. Hiru puntuak bildu ditu Unionek, bigarren aldiz segidan.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...