PARTIDUAK ITXI GABE JARRAITZEN DU REAL UNIONEK
Futbola

PARTIDUAK ITXI GABE JARRAITZEN DU REAL UNIONEK

Real Unionek 2019-2020 denboraldian irabazi gabe jarraitzen du, ligako laugarren jardunaldian Tudelanok 1-2 irabazi zion Stadium Galen eta sailkapenean 18.nak dira

Aurtengo Real Union aurreko denboraldikoa dirudi. Asko kostatzen ari zaio norgehiagokak itxi eta golak eskuratzea eta horrela oso zaila da hiru puntuak eskuratzea. Lau jardunaldi jokatu dituzte jada eta bi puntu soilik atera ditu Alberto Iturralderen taldeak. Atzo 1-2 galdu zuten Stadium Galen Tudelanoren aurka, eta emaitza horren ondorioz, sailkapeneko 18.postuan jarraitzen du talde txuribeltzak.

Hasiera ona izan zuen Real Unionek, baloiaren jabetza zuen baina bi taldeek aukera xumeak zituzten. Hamaikagarren minutuan Jorge Galanek Aitor buruz aukera ona izan zuen, baina baloia langatik gora irten zen. Orduan izan ziren Real Unionen minuturik onenak neurketan, arriskua sortu zuen Tudelanoren atean, baina aipatu bezala, asko kostatzen zaio golak egitea eta 0-0 jarraitzen zuen paritduak. Baloiaren jabetza talde txuribeltzak zuen, baina 38.minutuan Tudelanoren neurketako lehen gola iritsi zen Iñaki Jimenezen hanketatik. Emaitza horrekin atsedenaldira iritsi zen, betiko sentsazioarekin, jokoan ondo baina markagailuan ez zen nabaritzen.

Bigarren zatian, Tudelanok markagailuan zuen abantaila ondo kudeatzen hasi zen. Ez zion Real Unioni joko eroso bat egitea uzten eta asko sufritu gabe minutuak aurrera jarraitzen zuten. 55 eta 57.minutuetan bi aukera izan zituen Real Unionek ordea, lehena Alain Eizmendik eta bigarrena Telis atzelari uruguaitarrak, bain ez batak eta ez besteak ez zuten neurketa berdindu. Minutu bat geroago ordea, Miguel Diazek Tudelanoren bigarren gola erdietsi zuen. Min handia egin zion gol horrek Real Unioni, baina Alberto Iturralderen taldeak ez zuen amorerik eman. Hala ere, gauzak zailtzen ziren, Borda min hartuta zelaitik irten behar izan zuen eta honen ordez, Etxaburu sartu zen zelaian. Argi zegoen Iturraldek erasora jo nahi zuela, eta hala egin zuten. Tudelano jokalari gutxiago batekin geratu zen eta Real Unionek aurrera egiteko aukera ikusi zuen. Hainbat aukeraren ondoren, 1-2koa Alain Eizmendik egin zuen jokaldi azkar baten ondoren. Berdintzeko aukera eta denbora izan zuen ere etxeko taldeak baina Etxaburuk ezin izan zuen baloia sareetara bidali eta 1-2koarekin neurketa bukatu zen.

Jokoan jarritako 12 puntuetatik bi soilik eskuratu ditu Real Unionek eta datorren jardunaldian Osasuna Promesasen aurka arituko dira Taxoaren. Sailkapeneko bederatzigarrenak dira gorritxoak sei punturekin, aurredenboraldian elkarrenartean jokatu zuten eta Osasunaren harrobiko taldeak irabazi zuen partidua; beraz, ez da batere lan erraza izango datorren asteburuan ordurarte lortu ez dituzten hiru puntuak eskuratzea. 

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika