Abiada hartu du Mariñok
Futbola

Abiada hartu du Mariñok

Jaitsieraren arriskua aspaldi atzean utzita, gora begira ari da Emakumeen Bigarren Mailako Mariño. Larunbatean Abanton irabazi zuten irundarrek, aurkaria urrun uzteko. Hiru garaipen eskuratu ditu segidan Gorka álvarezek zuzentzen duen taldeak. Hiru partida horietan, bederatzi gol sartu eta bakarra ere ez dute jaso urdinek. Ondorioz, sailkapenean aurretik dituen taldeengana nabarmen hurbildu da Mariño. Larunbatean Pauldarrak hartuko du Landetxan (16:00). Lau puntu gehiago ditu Barakaldoko taldeak.

Beltza izan da jardunaldia Ohorezko Erregionalean

Puntu bakarra ere ez dute lortu Ohorezko Erregionaleko talde bidasoarrek. Hondarribiak 1-2 galdu zuen larunbatean Hernaniren kontra, sailkapenean aurrera egiteko aukerari ihes egiten utziaz. Real Union Bk porrot argia jasan zuen, 3-0 Elgoibarko Mintxetan. Asteburuan etxean ariko dira Behe Bidasoko bi taldeak.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika