10 Urt, 2016
TALAVERA: Bernabé, óscar Prats, Sergio, Diego, Camps, Durán, Vicente (Berraco, 76'), Rivera, Agudo (Díaz, 78'), José Sánchez, Christian Perales (Gilardoni, 85').
REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Morcillo (Ribera, 66'), Rodellar, Mujika (Romo, 64'), Ozkoidi, Mikel Alonso, Alain Barrón (Eizmendi, 57'), Galán.
GOLA: 0-1: Aimar Sagastibeltza (89').
EPAILEA: Francisco Sáez Vital: Txartel horiak: Galán, Esnaola (Real Union). Txartel gorria: Durán (Talavera).
Beste garaipen bat gehitu dio Real Unionek emaitzen bolada ikusgarriari. Ligako bigarren itzuliko lehen norgehiagoka irabazi du igande arratsaldean, Talavera de la Reinan. Lehia gogorra izan da, eta azken minutuan erabaki du Aimar Sagastibeltzak, irundarren alde. Haize zakarrak bultzatuta, indartsu irten da Talavera. 21.minutuan abagune bikaina izan du Riverak. Txusta atzean utzita errematea egin du, baina Aimarrek baloia aldentzea lortu du. Zazpi minutu beranduago, Galanen jaurtiketa kanpora irten da, gutxigatik. Azken ordu laurdenean gora egin dute txuribeltzek, eta penaltia lortu dute 43.ean. Durani txartel gorria erakutsi dio gainera epaileak. Galanek, baina, ezin izan dio Irungo taldeari abantaila eman. Bernabé atezainak gelditu du jaurtiketa.
Bigarren zatian, jokalari bateko abantailarekin aritu arren, Talaveraren mende egon da Union momentu askotan. 61.minutuan zutoinera bidali du baloia Vicentek. Sufritzea egokitu zaio Aitor Zulaikaren taldeari hurrengo minutuetan. 83.ean, berriz, Rodellarrek izan du gol aukera ona. Norgehiagoka husnakoarekin amaituko zela zirudienean, Aimar Sagastibeltzaren gola heldu da. Gorka Riberaren erdiratzea baliatu du Leitzako atzelariak, Real Unioni garaipena emateko. 39 puntu ditu dagoeneko talde txuribeltzak. Sailkapeneko hirugarren tokian dago, eta zortzi puntuko abantaila du bosgarren sailkatuarekiko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...