AZKEN SEGUNDUAN GARAIPENA
Eskubaloia

AZKEN SEGUNDUAN GARAIPENA

Bidasoak neurketako azken jokaldian Recoletas Atletico Valladolid garaitu zuen, neurketan aurretik egon ziren une bakarra. Oso indartuta ateratzen da Bidasoa larunbateko neurketari begira

25 (14+11)-Recoletas Atlético Valladolid: César Pérez, Diego Camino (1), Dani Pérez (2), Dourte (4), Víctor Rodríguez (1), García (3), Río (6, 1p.); Cepeda, Patrianova (3), Nico López (3), Adrián Fernández (1 p.), Miguel Camino, Ramos, Martínez (1), Roberto Pérez, Turrado.

26-(11+15) Bidasoa Irun: Rangel Luan, Crowley (5), Tesoriere, Rodrigo Salinas (6, 2 p.), Rudy Seri, Esteban Salinas, Cavero (2); Xoán Ledo, Orbović, Zabala, De la Salud (2), Azkue (3), Kauldi Odriozola (5), Serrano, Renaud (3, 1 p.), Matheus da Silva.

Huerta del Reytik bi puntuak lortu zituen Bidasoak. Partidu osoan zehar markagailuan atzetik joan zen talde irundarra, baina azken minutuetan Jacobo Cuetararen taldeak arerioa baino hobe aritu zen, burua hotz mantendu zuten eta 25-26 garaitzea erdietsi zuten. Recoletas Atletico Valladolidek oso garesti saldu zuen porrota, baina ezin izan zuten ekidin Bidasoak Asobal Ligako bigarren postura igotzera. 1997tik Bidasoak Huerta del Rey-ko kantxak irabazten ez zuela.

Hasieratik etxeko taldeak neurkatan agintzeko nahia erakusti zuen, 3-1 aurreratu ziren bostgarren minutuan. Baina Bidasoak gertutik jarraitzen zituen markagailuan aldentzeko etxeko taldearen saiakerak, hamargarren minutuan 5-4ra hurbildu ziren irundarrak. Bazirudien Bidasoak lortu zuela neurketan kokatzea, baina hurrengo bost minutuetan Recoletas Atletico Valladolidek 3-0eko partziala lortu zuen lau goleko errentara aldenduz. Ez hori bakarrik, 20.minutuan lau goleko errenta mantentzen zen, bi taldeek gol bakar bat erdietsi zuten partiduko tarte horretan. Ordutik aurrera, Bidasoak aldeak murrizten hasi zen, 25.minutuan 10-8koa markagailuak adierazten bazuen ere, atsedenaldira etxekoek hiru goleko errentarekin iritsi ziren (14-11).

Lehen zatian etxeko taldeak primeran ekin bazion neurketari, bigarren zatian Bidasoaren txanda izan zen. Lehen bost minutuetan Bidasoak 0-3ko partziala lortu zuen, baina Valladolid kokildu ordez etxean jokatzen zuela erakutsi zuen berriz eta hurrengo hamar minutuetan bi goleko errentetan mantendu ziren. Baina talde irundarrak burua hotz mantendu zuen azken hamar minutuetan garaipena lortzeko. Esan bezala, 50.minutura 20-20ko markagailuarekin iritsi zen eta 55.minutuan 22-22 zen emaitza. Azken bost minutuetan neurketa erabakitzeke zegoen, eta azken jokaldian Bidasoak 25-26 garaitzea lortu zuen, neurketan aurretik zegoen lehen aldian.

Mentalki oso indartuta ateratzen da Bidasoa neurketa honetatik, ikusi beharko da ordea fisikoki nola aurkitzen diren; izan ere, bihar bertan Suediara bidaiatuko du talde irundarrak Velux EHF Champions Leagueko jardunaldi berri bat jokatzeko. Artelekun jipoitu zuten azken arerioren aurka arituko da Bidasoa, mutzoko bigarren sailkatua den IK Savehofen aurka. Egia da hamabost goleko aldeagatik irabazi zuela Bidasoak Irunen, baina kanpoan jokatzea beste istorio deseberdin bat da eta are gehiago eskubaloiaren mailarik gorenean. Baina bitartean, Asobal Ligako bigarren postuaz eta bi puntu berrietas goza dezala Bidasoak.  

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika