Baigorriko derbia galdu du Hendaiak
Errugbia

Baigorriko derbia galdu du Hendaiak

Nafarroaren etxean galdu zuen Hendaiak igandean, ligako azken aurreko jardunaldian. Lehen itzuliko derbian galdu ondoren, mendekua hartu zuten behenafartarrek. Ezustean hartu zituzten xuriak, erasoko joko biziarekin. Lehen zatian lortu zuten abantaila aski izan zitzaien norgehiagoka irabazteko (18-6).Bigarrenean behera egin zuen intentsitateak, zelaiaren egoera txarrak eta nekeak eraginda. Hendaia hobeto aritu zen, defentsan batez ere, baina ez zen gai izan atsedenaldiaren aurretik galdutakoa berreskuratzeko.

St.Médard liderrak ere bere partida galdu zuen. Ondorioz, azken jardunaldiak erabakiko du zein izango den ligako txapeldun. Hendaiak Miélan-Mirande hartuko du, eta St.Médardek Lourdes. Apirilaren 19an izango dira norgehiagokak.

Liderraren aurka berdindu du Irunek

Kanpazar Arrasate liderraren kontra berdindu zuen Zaisa-Irun Rugby Taldeak larunbatean Plaiaundin. Hamar garaipeneko segida apurtu dute horrela beltzek, baina emaitza ontzat eman daiteke. Laugarrenarekiko sei puntuko aldea du Irunek, liga bukatzeko hiru jardunaldi falta direnean. Elorrion jokatuko du hurrengo partida, apirilaren 12an.

ATE IREKIEN EGUNA OSPATUKO DUTE PLAIAUNDIN TXINGUDI RUGBI TALDEKO EMAKUMEEK
Errugbia

ATE IREKIEN EGUNA OSPATUKO DUTE PLAIAUNDIN TXINGUDI RUGBI TALDEKO EMAKUMEEK

Egun osoko egitaraua prestatu dure larunbat honetarako, irailaren 21erako

Urriaren lehen asteburuan aurreikusten da Euskal Ligaren hasiera, baina...

ERRUGBI TXAPELKETA OSPATUKO DUTE HONDARRIBIAKO HONDARTZAN
Errugbia

ERRUGBI TXAPELKETA OSPATUKO DUTE HONDARRIBIAKO HONDARTZAN

Txingudi Rugby Taldeak antolatutako hitzordua izanen da eta uztailaren 6an eginen da

Txingudi Rugby Taldeak zazpigarren aldiz antolatu du...

TXINGUDI RUGBY KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR

Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko

Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...

BIOK TXINGUDI EUSKAL LIGAKO B MULTZOKO TXAPELDUNORDEA
Errugbia

BIOK TXINGUDI EUSKAL LIGAKO B MULTZOKO TXAPELDUNORDEA

Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia

Ligako...

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN NEURKETA JOKATUKO DU ASTEBURUAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN NEURKETA JOKATUKO DU ASTEBURUAN

Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia

Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika