BERRIRO ERE, BEHERA BEGIRA REAL UNION
Futbola

BERRIRO ERE, BEHERA BEGIRA REAL UNION

Gipuzkoako derbia 2-1 galdu zuen Sanseren aurka eta promozio postuak hiru puntuko aldera murriztu da

Real Unionen denboraldi korapilatu egin da atzoko porrotaren ostean. Zubietan Sanseren aurka jokatu zuen, gipuzkoako derbia ospatu zen, eta talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen partidu osoan abagune asko izan gabe. Neurketaren erritmoa eta baloiaren jabetza Errealaren harrobiko taldeak izan zuen.

Maldan gora hasi zen norgehiagoka Real Unionentzat. Laugarren minutuan korner baten ondorengo jokaldia baliatuz Sanse markagailuan aurretik jarri zen. Unai Veigak aurreratu zituen donostiarrak Alex Solaren erdiraketa bikain baten bitartez. Talde gogorra da Sanse eta atzo hasieratik erakutsi zuen. Abagune bakar bat izan zuen Real Unionek lehen zati osoan zehar, Galanek falta bat bikain jaurti zuen eta gutxigatik ez zuen baloia sareetara bidali.

Erreakzionatu ezean, baloiaren jabetza Sansek izaten jarraitzen zuen eta Patrick Sequeirak lan handia zuen markagailuan 1-0ekoa mantentzeko. Donostiarrek arrisku handia izaten jarraitzen zuten eta 38.minutuan arratsaldeko bigarren gola eskuratu zuten. Oringoan Thior izan zen golegilea, bortizki jaurti zuen atera eta Sequeirak ezin izan zuen ezer egin baloia gelditzeko. Nagusitasun handia erakusten ari zen Aitor Zulaikaren taldea eta 2-0eko markagailuarekin lehen 45 minutuen amaierara iritsi zen.

Bigarren zatian talde txuribeltzaren erreakzioa iristea espero zen, baina ez zen iritsi. Erritmoa berriro ere Sansek berreskuratu zuen eta Real Union baloia eskuratu nahian zeuden. Juan Dominguez aldaketak egitera behartuta zegoen eta Yoel Solaren ordez, Alain Eizmendi irten zen zelaira. Baina ez zuen eragin handirik izan, izan ere, baloiaren jabetza eta aukerak donostiarrek izan zituzten. Bi aldaketa gehiago gelditzen zitzaion talde txuribeltzaren entrenatzaileari eta 76.minutuan biak gauzatu zituen. Galan eta Orbegozo aldatu zituen Etxaburu eta Lizarragaren ordez.

Orduan hasi zen Real Union baloiaren kontrola eramaten eta zelaian erasoago sentitzen. Horrela, 86.minutuan Lizarragak bigarren zatiko aukera bakarra aprobetxatu zuen eta 2-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Beranduegi iritsi zen erreakzioa, izan ere, emaitza horrekin neurketa amierara iritsi zen.

Porrot honen bidez, Real Union behera begira jarri da, izan ere, sailkapeneko 12.postura jeitsi da eta promozio postuak hiru puntutara hurbildu dira. Eskerrak beheko taldeek puntu bat gehitu izana soilik. Hori bai, egoera zaildu egin zaio Juan Dominguezen taldeari, eta gehiago hurrengo arerioa zein den ikusita. Datorren jardunaldian, sailkapeneko bigarrena den Mirandes izango baitute aurrean Stadium Galen. 

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika