BIDASOA GARAIPENAREN IBILBIDERA ITZULI DA
Eskubaloia

BIDASOA GARAIPENAREN IBILBIDERA ITZULI DA

Aise garaitu du Cangas de Morrazo talde galiziarra, lehen zatian bost goleko aldearekin iritsi dira eta amaieran 32-19 irabazi dute

32 - Bidasoa-Irún: Rangel (Ledo); Crowley, Odriozola (3), E. Salinas (3), R. Salinas (2), Tesoriere, Seri (4); Cavero (2, 1p), Orbovic (2), Serrano (4), De la Salud (3), Renaud-David (3), Azkue (5, 1p) eta Da Silva (1).

19 - Frigoríficos Morrazo Cangas: Forns (Xavi Díaz); Vujovic (3), Soliño, Peiró, Cerqueira (1), Vilanova, Muratovic (2); Simes (6, 4p), González (2), Gayo (1), Quintas Aller, Rodríguez (1), Menduíña (2) eta Castro (1). 

Bi neurketa jarraian galdu ostean, Balonmano La Rioja Logroñoren aurka Asobal Ligan eta Eurofarm Rabotnicen aurka Velux EHF Champions Leaguean, Bidasoak garaipen berri bat erdietsi du. Cangas do Morrazo taldeak ezin izan du ezer egin Bidasoaren aurrean, erasoan eta defentsan galiziarrak baino maila altuago batean daudela erakutsi dute. Jardunaldi honen ondoren, Bidasoak sailkapeneko laugarren postuan jarraitzen du 20 punturekin Balonmano Logroño La Riojarekin berdinduta. Lehen itzulia bukatzeko bi jardunaldiren faltan, Bidasoak Asobal Kopan sartzeko aukerarekin jarraitzen du.

Neurketari dagokionez, bi taldeek hiru minutu behar izan zuten lehen golak sartzeko. Bidasoa hasieratik hobe kokatu zen kantxan eta hamargarren minutuan lehen aldiz hiru goleko abantaila lortu zuten. Lehen zati honetako Jon Azkue gailendu zen gainontzeko jokalariengandik. Bost gol sartu zituen oriotarrak eta Estaban Salinasekin batera, erasoko punta bihurtu ziren. Artalekuko zalegoak obazio ederra eman zion, ostegunean jakinarazi zuen klubak datorren urtean ez zutela jokalari txiletarrarekin kontatzen eta Bidasoaren zaletuek euren esker ona azaldu nahi izan zuten. Morrazok argi utzi zuen zergaitik den sailkapeneko azkena, defentsan zulo asko utzi zituzten eta Bidasoaren erasoei ez zuten erantzuna ematen jakin. Horren adierazle argia, Forn atezainaren lehen geldiketa 24.minutuan iristea izan zen. Lehen zatiko abantaila nagusia atsedenaldira iritsi baino lehen izan zen (13-8).

Bigarren zatian, Bidasoak arrabola talde galiziarraren gainetik pasa zuen. Lehen bost minutuetan atsedenaldiko abantaila bikoiztu zuten eta ordutik aurrera, neurketa nahi izan zuten erara kontrolatu zuten. Azken 30 minutuak korridore luze bat izan zen Jacobo Cuetararen taldearentzat, Jon Azkuek ez zuen bigarren zatian jokatu eta taldeko bik ezik, gainontzekoek golak erdietsi zituzten, baita Matheus Da Silva defentsak ere. 

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika