Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
15 Abe, 2020 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, Bidasoa, Puerto Sagunto, Sacyr Liga Asobal
Bidasoak ez dio Puerto Saguntori aukerarik eman garaipena lortzea posible zutela sinesteko. 13 garaipenekin, Cuetararenek Asobal Koparako txartela ziurtatu dute.
29 – Bidasoa Irun (18+11): Sierra, Racotea (2), Zabala (6), Odriozola (2), Salinas (1), Tesoriere, Da Silva; Ledo, Cavero (5), Furundarena, Aginagalde (1), Serrano (2), De la Salud (2) , Azkue (3), Bartók (5, 1p) eta Bonanno.
22 – Fertiberia Puerto Sagunto (11+11): Guitart, Miralles (3), Gil (4), Camacho (2), Aizen (4), García (1), Kozina (4); Bengivenga, Mirallave (3), Querín, Corzo (1 p.) eta Pozzer.
Porrot mingarri baten ondotik, garaipena eskuratzeko anbizioa izan ohi du edozein taldek, baita Bidasoak ere. Arantzak kitatzeko modurik onena neurketa sendoa egin eta maisutasunez irabaztea da; hain zuzen ere, hori da gaur Bidasoak Puerto Saguntoren aurka lortu duena. Erraztasun handiarekin, lehen zatian neurketa ia erabakita utzi dute eta azkenean 29-22 irabazi diote Puerto Saguntori.
Sailkapeneko azken sailkatua den Puerto Sagunto, giza hesian jokalari garrantzitsua den, Gonzalo Carouren, bajarekin Bidasoari aurre egin behar izan dio. Nabaritu dute hutsunea. Neurketa nahiko berdintsu hasi bazen ere (2-2), 6-0eko partzialaren bidez, Bidasoa 7-2 agintzen jarri da lehen zazpi minutuetan. Mikel Zabala izan da lehen zatiko protagonista, Eibartarrak 6 gol egin ditu, horietako 4 lehen minutuetan eta kontra erasoan. Irundarrek erarik errazenean ari ziren golak egiten, defentsan golak ekiditen zituzten eta azkar erasotzen zuten Saguntoren atea. Talde valentziarrak erreakzio txiki bat izan du eta 8-5era hurbildu dira. Irudikapen bat besterik ez da izan. Lehen zatiko minutuak aurrera egin ahala, Bidasoak abantaila handitzen joan da. Zortzi goleko errenta lortu badute ere, Sagunto, berriz eta Bidasoak golak gauzatzerako orduan izan dituen zailtasun batzuengatik, bost goletara hurbildu da. Gutxirako balio izan du, lehen zatiaren amaieran, Bartoken bi gol eta Caveroren bat baliatuta 18-11 joan dira aldageletara.
Bigarren zatia lehenaren segida izan da. Uneoro Bidasoak 7-8 goleko errenta mantentzen jakin du, apuro handirik gabe igaro dituzte azken 30 minutuak. Azken neurketetan, talde irundarraren atezainak baloiak geratzeko orduan ez zebiltzan batere fin; gaur, berriz, Sierrak sekulako neurketa gauzatu du 14 geldiketa eginik (8 bigarren zatian egin ditu). Sierraren lana baliatuta, Kauldi Odriozolaren gol batek 22-12koa ezarri dute markagailuan, neurketako alderik handiena. 0-4ko partzialaren bidez eta atepean Pau Guitarten lana ardatz zutela, Saguntok markagailuan hurbiltzeko imintzioa egin du (22-16). Caverok eta Azkuek hirutan, partziala bueltatu dute, golek Bidasoa erasoan kokatuarazi dute eta egon zitezkeen zalantza guztiak alboratu dituzte. Neurketak erritmoa galtzen joan da eta azkenean 29-22ko garaipena lortu du Bidasoak.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...