Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
22 Mai, 2016
ZAMORA: Abalos (1), Alonso (3), Ceballos (2), García (1), Gómez (1), Grande, Maciel, Martín (6), Molina (2), Prieto, Reyes (2), Ruiz, Miguel, Maide (1), Martín Hernández (1), Sandin (4).
BIDASOA: Dejanovic, Zubiria, Azkue (4), Beltza, Bezbradica, Cavero, Crowley (4), Davidovic (1), Martínez (7), Mouriño (2), Muiña (6), Odriozola (5), Portero, Vázquez (2).
MARKAGAILUA: 1-2, 4-4, 5-7, 9-10, 11-12,14-14 (atsedenaldia), 15-18, 17-21, 18-24, 20-26, 22-29, 24-31.
Artaleku kiroldegiak hartuko du Asobal ligara igotzeko lauko finala. Azken orduko aldaketa izan da sailkapen nagusian, eta Bidasoa izan da bigarren. Hortaz, fasea antolatuko du ekainaren 4an eta 5ean. Helburu hori erdiestea ez zegoen irundarren esku, baina bete beharreko baldintzak bete dira azken jardunaldian. Bidasoak Zamoran irabazi zuen larunbatean, sailkapeneko laugarrenaren etxean. Palma del Riok aski zuen Ciudad Realen irabaztearekin, baina 25-24 galdu zuen, eta hirugarren postuan amaitu du liga, Bidasoaren atzetik. Bide batez, Ciudad Realek play off-a jokatzeko txartela eskuratu du, Juanfersa Gijonek Navan galdu ondoren.
Ezinbesteko baldintza zen Bidasoak Zamora mendean hartzea. Arerio gogorra zuen, eta lehen zatian, norgehiagoka estua izan zen. Bi goleko abantailak izan zituzten irundarrek, baina berdinduta amaitu zen lehen zatia (14-14). Zamorak baino askoz gehiago zuen Bidasoak jokoan, eta bigarren zatian agerian gelditu zen diferentzia hori. Irteera bizia izan zen bidasoarrena, eta 15-19ko aldea zabaldu zuten 5 minutuko epean. Crowleyk segidan sartutako bi golek 18-25ekoa jarri zuten markagailuan, 47.minutua bete aurretik. Hortik aurrera, amaiera lasaia izan zuen Bidasoak kantxan, baina urduri jarraitu zituen Quijote Arenako berriak. 13-18 ere galtzen ibili ondoren, markagailuari buelta eman zion Ciudad Realek, Palma del Rio mendean hartzeko. Igoera fasean sartu zen horrela, eta mesede handia egin zion Bidasoari.
2016an jasandako kolpe gogorrak atzean utzi eta Asobal Ligara igotzeko aukera bikaina izango du Bidasoak bi aste barru. Artaleku kiroldegian antolatuko du igoera fasea. Ciudad Real izango du aurkari larunbatean, lehen finalerdian. Bestean, Palma del Rio eta Zamora ariko dira, igandeko finalera sailkatzeko helburuarekin. Lau talde horietatik bakarra igoko da Asobalera.
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...