05 Aza, 2016
Irabazi gabeko hiru partidako segidaren ondoren, garaipen handia lortu du Real Unionek. Sendo zebilen Athletic B menderatu du Stadium Galen, nagusitasunez. Euriak eta berdegunearen egoerak baldintzatutako lehia izan da, eta txuribeltzak hobeto egokitu dira baldintzetara. Hasi bezain pronto sartu du lehen gola Eizmendik, 4.minutuan. 45.ean, atsedenaldiaren atarian, lasaitasuna eman dio Urkizuk etxeko taldeari, bigarren golarekin. Eta aldagelatik bueltatu bezain pronto, hain zuzen ere, Galánek norgehiagoka erabaki du, 52.minutuan. Partida erosoa izan da, beraz, Asier Santanaren taldearentzat. Markagailua apaintzea besterik ez du lortu Bilbao Athleticek, neurketa amaitzear zela.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...