Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
20 Ira, 2015
REAL UNION: Txusta, Urkizu, Azkoiti, Aimar, Ribera, Rodellar, Martins, Ozkoidi (Barrón, 68'), Juan, Eizmendi (Iriondo, 90'), Galán (Romo, 78').
REAL MADRID B: Abad, Fran, Tejero, León, Lienhart, Llorente, Alvaro, Javi Muñoz (Enzo, 80'), Mariano, Odegaard (Mayoral, 70'), Ledrés (Abner, 70').
GOLAK: 1-0: Ozkoidi (39').
EPAILEA: Mateo Montañés. Txartel horiak: Martins, Galán, Eizmendi (Real Union); Llorente, Alvaro, Mariano, Mayoral (Real Madrid B).
Etxetik kanpo ez du asmatu, baina Galen indartsu dabil Real Union. Indarberritzeko balio duen garaipena lortu du igande arratsaldean. Real Madrid B menderatu du, 2.Bko Bigarren Multzoko liderra. Ibilbide bikainarekin iritsi da Stadium Galera, aurreko neurketa guztiak irabazi ondoren. Bidasoaren ertzean, ordea, txuribeltzen aurrean belaunikatu behar izan du. Partida borobila osatu du Unionek. Kontzentratuta irten da, serio eta lanerako prest. Hori izan da garaipenaren oinarri, baina askoz gehiago ere erakutsi du talde txuribeltzak.
Nortasuna izan du Real Unionek, eta beldurrik gabe jokatu du baloia. 30.minutuan lehen abisua eman dute irundarrek. Rodellarrek baloia lapurtu du, Eizmendik hegaletik gidatu du, eta atzera egin du pasea, Ozkoidik errematatzeko. Atezainak urrundu du lehen saiakera. Bederatzi minutu beranduago, aldiz, sarean amaitu du baloiak. Protagonista berberak izan ditu jokaldiak. Eizmendik egin du erdiratzea, eta Ozkoidik eman du azken kolpea, buruz oraingoan. 1-0ekoarekin amaitu da lehen zatia.
Atsedenalditik bueltan, Real Madrid Bk estutu behar izan du. Bolada onak izan ditu, baina sendo eutsi dio Unionek ahalegin bakoitzari. Benetako arriskurik ez du sortu Castillak. Azken ordu laurdenean, emaitzari eustearen alde egin du Aitor Zulaikak, Eneko Romo zelairatu baitu Galanen ordez. Aldea handitzeko aukerak izan ditu, dena den, norgehiagokaren azken txanpan. Amaieran, gol bakarra aski izan da Real Unionek beste hiru puntu eskuratzeko.
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...