16 Mai, 2016
Futboleko botak alde batera utzi ditu Eneko Romo Real Unioneko kapitainak. Talde txuribeltzak Leioaren aurka igandean jokatu zuena izan da iruindarraren azken partida ofiziala. Epaileak txistua jo zuenean, zelaiaren izkin batera hurbildu zen. Bertan, Stadium Galera joandako senideak eta lagunak zeuden, Romok jantzitako elastiko guztiak soinean. Xehetasunaz konturatu ziren zaleetako batzuk kapitainaren agurra txalotzera hurbildu ziren. Ikusle asko eta asko, ordea, konturatu gabe irten ziren Galetik. Beranduago, senideekin, lagunekin eta taldekideekin argazki sorta atera ondoren, omenaldi xumea jaso zuen Romok, lagunartean.
Hogei urte baino gehiago egin ditu Eneko Romok futbolean, Pamplona, Athletic, Alaves, Eibar, Rayo Vallecano, Lleida, Peña Sport eta Real Union taldeetan. 2007an iritsi zen Irunera, eta zortzi denboraldi egin ditu Galen. Tartean, urte betez aritu zen Tafallako Peñan. Talde txuribeltzaren aro modernoko urterik onenak bizi izan zituen, eta Santiago Bernabeun Real Madril Errege Kopatik kanpo uzteko balio izan zuen burukada elkartearen historiako mugarrietako bat da jada. Kapitaina eta taldean ardura handia izan duen jokalaria izan da Eneko Romo azken urteotan. 37 urte dituela, futbola uztea erabaki du.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...