27 Mar, 2016
SOCUéLLAMOS: Facundo, Carlos García, Zurdo (Alvaro Pérez, 74'), Jacinto, José Rodríguez, Diego Rivas, Omar (Alvaro Garrido, 70'), Jesús García, Javi Gómez (Ocaña, 76'), Calle, Kike Domínguez.
REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Morcillo, Esnaola, Sagastibeltza, Urkizu, Eizmendi, Alonso, Romo (Iriondo, 63'), Ribera (Iriarte, 46'), Barrón (Urbieta, 80').
GOLA: 1-0: Kike Domínguez (92').
Azken hatsean zulatu zuen larunbatean Socuéllamosek Real Unionen atea. Epailea neurketaren amaiera adierazteko prestatzen ari zela, baloiaren urruntze oker batek egoera bikainean utzi zuen Kike Domínguez. Etxeko jokalariak ez zuen aukera alferrik galdu, eta Txusta gainditu zuen jaurtiketarekin. Gainerakoan, neurketa ez zen bereziki ikusgarria izan. Paquito Giménez zelaian ohikoa den haizeak taldeen jokoa oztopatu zuen. Txuribeltzak sendo ibili ziren defentsan, eta ez zuten estualdi handirik pasa lehen zatian. Erasoan, dena den, ez ziren gehiegi arriskatu.
Bigarren zatiak aurrera egin ahala, gero eta agerikoagoa izan zen taldeek puntuari ematen zioten balioa. Baina berdinketarekin denak konforme geldituko zirela zirudienean, Socuéllamosek uste baino etekin handiagoa atera zion Unionen kontrako lehiari. Esku hutsik itzuli ziren irundarrak, baina sailkapenean ez zuten zigor handirik jaso. Toledok Amorebietaren kontra galdu baitzuen, eta Arenasen eta Sestaoren arteko derbia puntuen banaketarekin amaitu baitzen. Bost puntuko abantaila du Real Unionek bosgarren sailkatuarekiko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...