34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
27 Aza, 2017
ZAMORA: Calle, Ceballos (2), ábalos (1), Fernando, Silva (2), Cangiani (4), Prieto (1). Peli (1), Octavio (9), Jortos (5), Maide, Luis Posado, Iñaki (2), Mouriño (3), Velázquez (1).
BIDASOA: Ledo, Vázquez, Nonó (2), Odriozola (5), Salinas, Popovic (3), Lancina (3).Cavero (2), Crowley (2), Beltza, Zubiria, Serrano (5), Muiña, Ranud (5), Redondo.
MARKAGAILUA: 1-2, 5-4, 7-5, 8-8, 12-9, 14-11 (atsedenaldia), 16-12, 20-15, 23-17, 27-19, 29-23, 31-27.
Sailkapeneko azkena zenaren etxean galdu zuen Bidasoak, larunbatean Zamoran. Ondorioz, sailkapeneko egoera konplikatu zaio Jacobo Cuétararen taldeari. Azken bi sailkatuek baino puntu bakar bat duelako, sei besterik ez. Okerrena, alabaina, Zamoran emandako itxura izan zen. Bidasoak ez baitzuen talde gisa funtzionatu. Trinkotasuna eta barne kohesioa falta izan zitzaizkion.
Zamorak sasoiko partida onenetakoa osatu zuen, eta Calle atezainak ekarpen handia egin zuen. Baina irundarren jaurtiketak zer nolakoak izan ziren ere aztertu behar litzateke. Lehen ordu laurdenera arte eutsi zion Bidasoak Zamoraren erritmoari, 8-8koarekin. Atsedenaldirako, ordea, hiru goleko errenta zuen Zamorak (14-11), eta hortik aurrera, nagusi izan zen. Haren mende ibili zen Bidasoa, markagailuko aldea murriztu ezinik. Amaieran emaitza apaindu besterik ez zuen egin, hamar minutu falta zirela, zortzi goleko aldea baitzuen Zamorak. Larunbatean, Guadalajara hirugarren sailkatua hartuko du Bidasoak Artalekun (19:00).
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...