26 Api, 2015
RAYO VALLECANO B: álex Campos, Robles, álex Alonso, Parla, Mario, Toni Arranz (Barca 68´), Milla, Pablo Clavería, Isra (Isi 84´), Campillo, Rubén Ramiro (Juancho 59´).
REAL UNIóN: Tena, Urkizu, Morcillo (Ozkoidi 68´), Aimar, Esnaola, Rodellar (Goikoetxea 80´), Mujika, Alonso (Saizar 68´), Galán, Domínguez, Seguín
GOLAK: 1-0: Parla (36´); 2-0: Milla (38´).
EPAILEA: López Parra.
Joan den asteko emozioen ajea nabaritu zuen larunbatean Real Unionek Vallecasen. Rayo Bk errealitatera itzuli arazi zuen. Lanean jarraitu behar dute txuribeltzek, maiatzaren amaieran igoera fasean egoteko. Gehiegizko zigorra jaso zuen, dena den, Aitor Zulaikaren taldeak. Lehen ordu erdian, irundarren nagusitasuna erabatekoa izan zelako. Baloia eskuratuta, gol aukera argiak sortu zituzten. Galanek ez zuen punteria doitu, eta hiru aldiz huts egin zuen. Azkenekoan, Mikel Alonsok ez zion aldaratzeari etekinik atera.
Gogotik ordaindu zituen okerrak Unionek. Hiru minutuko tartean, bere alde jarri zuen norgehiagoka Rayo Bk. 36.minutuan sarera bidali zuen baloia Parlak, korner batean. 39.ean, Millak aldea handitu zuen, Tena ezustean hartuta. Burumakur hartu zuten irundarrek aldagelarako bidea, eta ez zuten altxatzea lortu. Bigarren zatian taldea ahula izan zen Real Union, ez zen Rayo estutzeko gai izan. Etxeko taldeak sendo eutsi zion abantailari, eta neurketa erabakitzeko aukerak izan zituen, gainera. Porrota ezustekoa da txuribeltzentzat. Hala ere, aurkarien emaitzak direla eta, lau puntuko aldea mantenduko dute bosgarren sailkatuarekiko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...