Estu hartu du Real Unionek Barakaldo liderra
Futbola

Estu hartu du Real Unionek Barakaldo liderra

REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Esnaola, Aimar, Urkizu, Rodellar, Mikel Alonso (Mujika, 81'), Eizmendi (Morcillo, 77'), Ozkoidi (Martins, 69'), Barrón, Galán.

BARAKALDO: Alejandro, Aguiar, Pomares, Quintanilla, Etxebarria (Martin, 45'), Albisua, Héctor (Armiche, 83'), Cusi, Iker Hernández (Yurrebaso, 72'), Alain Arroyo, Izquier.

GOLAK: 1-0: Esnaola (24'). 1-1: Alain Arroyo (41').

EPAILEA: Antonio López Toca. Txartel horiak: Rodellar (Real Union); Etxebarria, Cusi, Iker Hernández, Izquier (Barakaldo). Txartel gorria: Aimar Sagastibeltza (Real Union).

Norgehiagoka erakargarria hartu du Stadium Galek hamaseigarren jardunaldian. Neurketa bizia eta lehiatua. Multzoko lider sendoa da Barakaldo, eta partidarik galdu gabe heldu da Bidasoa ibaiaren ertzera. Boladari jarraipena ematea lortu du Galen, baina sufritu behar izan du puntua eskuratzeko. Presio itogarria egin dio Unioni lehen zatian. Ondorioz, txuribeltzek zailtasunak izan dituzte baloia atzetik ateratzeko. Jokaldiak landuta, hutsuneak topatuz joan dira, eta arriskua sortzen hasi dira Alejandroren atearen inguruan. Mikel Alonsok falta gogorra jaso du, areara bidean bakarrik zihoala. Txartel gorria ateratzeko arrazoia izan zitekeen, baina epaileak horia atera du. Haren erabakiek dezente baldintzatu dute partida.

24.minutuan, Iosu Esnaolak gol ederra sartu du. Mikel Alonsok falta bat atera du eskuin aldetik, ia hondoko marratik, eta atzelari oriotarrak buruz bidali du baloia sarera. Bigarrena sartzeko aukera ere izan du Esnaolak, beste aldetik ateratako falta batean. Zangoarekin eman dio bigarrenean, eta gora joan zaio errematea. 35.minutuan beste gol aukera argi bat eduki du Jorge Galanek. Eizmendik erdiratze aproposa egin du, baina aurrelari nafarrak kanpora bidali du burukada. Barakaldoren gola une estrategikoan heldu da. Real Union jaun eta jabe zen berdegunean, eta hurbil zirudien 2-0ekoak. Baina Alain Arroyok Txustaren pase okerra harrapatu du, eta banakoa jarri du markagailuan. Atsedenaldiaren atarian, gainera.

Kolpe mingarria izan da berdinketa Real Unionentzat. Hala ere, indartsu irten da bigarren zatian, lehenengoaren bidetik. 53.minutuan Eizmendik abagune ederra izan du, korner batean, Galanek baloia buruz ukitu ondoren. Bi minutu beranduago, Alonsok izan du bigarrena sartzeko aukera. Barronen pasea jaso du, baina kanpora egin du errematea. Garaipenaren bila jotzeko ardurak arazoak sortu dizkio Unioni kontraerasoan. Sor dezakeen arriskua erakutsi dio Barakaldok behin baino gehiagotan. Kontraeraso horietako bat hausteko faltaren ondorioz, txartel gorria ikusi du Aimar Sagastibeltzak, 74.minutuan. Beraz, hamar jokalarirekin aritu behar izan du talde txuribeltzak azken ordu laurdenean. Nabaritu du, sufritu arazi egin baitio Ezkerraldeko taldeak. Edonola ere, banakoari eustea lortu du Real Unionek.

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika