Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
30 Aza, 2019 Irun, Bidasoa, Balonmano, Julen Aginagalde, Esteban Salinas
Julen Aginagaldek eta Bidasoak akordio batera iritsi dira 2020-2021 denboraldian berriz bideak batzeko. Ordea, Esteban Salinasek ez due datorren denboraldian Bidasoaren kamiseta defendatuko
Irunen eta Bidasoan sortutako harribitxia datorren denboraldian etxera bueltatuko da. Gaur egun PGE Vive Kielceren jokalaria den Julen Aginagalde, 2020ko uztailaren 1etatik aurrera Bidasoako jokalaria izango da berriz ere. Ademar de Leonen, Ciudad Realen, Ateltico Madrilen eta Kielcen jokatu ostean, Bidasoako harrobiko jokalariak, talde irundarrean jokatuko ditu bere azken kirolari urteak.
Dena irabazitakoa da Julen Aginagalde: Kielcerekin Velux EHF Champions Leaguea behin eta Poloniako liga sei aldiz irabazi du, Asobal Liga ere behin eskuratu du, bi Kopa Asobal, bi Errege Kopa eta bi Kluben Mundial bat eskuratu du ere bai. Esapainako selekzioaren ohiko jokalaria izan da Aginagalde, 2006ko ekainean debutatu zuen eta ordutik 181 neurketetan 448 gol erdietsi ditu. 2013an Munduko Txapelduna bilakatu zen eta 2018an Europea garaitu zuen, bietan Irungo harmarria erakutsiz.
Agingalde bueltan, Salinas kanpora
Julen Aginagalderen fitxaketarekin, gaur egungo erasoko pibote bat liberatzeko beharra zuen Bidasoak eta kluba uzteko hautatu duten jokalaria Esteban Salinas izan da. Kontuan izanda Iker Serranok aurreko urtean 2022ra arte kontratua luzatu zuela, jokalari txiletarrak datorren urtean kluba uzteko erabakia hartu du talde irundarrak. Asier Zubiriak adierazi du, “ez da erraza horrelako erabakiak hartzea, are gehiago Esteban Salinas bezalako jokalari maitatu batekin”. Zubiriak gehitu du, “Esteban klabea izan zen aurreko urtean Liga eta Asobal Kopako bigarren sailkatu izateko eta 25 urte ondoren Europan berriz sailkatzeko, horregatik, beti egongo gara berarekin zorretan”.
Esteban Salinas 2018-2019 denboraldi hasieran iritsi zen Balonmano Benidormetik. Pibote txiletarrak, 30 neurketetan 75 gol erdietsi zituen eta aurten 34 gol daramatza Asobal Ligan eta beste 24 Velux EHF Champions Leaguean.
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...