Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
10 Api, 2016
ZARAUTZ: Ander Atorrasagasti (3), Aitor Atorrasagasti (1), Amilibia (1), Garate (1), Torriko (3), Agirregomezkorta, De Carlos, Etxaniz (2), Olaizola (2), Beristain, Iztueta, Iraeta (5), Ondarra (2), Hidalgo.
BIDASOA: Dejanovic, Cavero (2), Vazquez (1), Martinez (2), Crowley (1), Beltza, Portero (2, Villar (5), Zubiria, Bezbradica (2), Mouriño, Davidovic (3), Azkue (7).
Gaur egun, EAEko eskubaloian nagusi dela erakutsi du Bidasoa-Irunek, Euskal Kopa irabazita, bigarren aldiz segidan. Zarautz menderatu du igande eguerdian Orioko Karela kiroldegian jokatutako finalean. Ligak izan duen eten luzeak ondorioak izan ditu, taldeek ez baitute mailarik onena eman. Bi taldeetan falta ziren jokalarien hutsuneek ere eragina izan dute, neurri batean. Lehen zatian, Bidasoa ez da Zarautz baino gehiago izan. Bolada onak izan ditu, eta abantaila politak hartu ditu. 17.minutuan, esaterako, hutsartea eskatu behar izan du Aitor Urbitarte Zarautz taldeko entrenatzaileak, 4-8 galtzen ari baitziren txuribeltzak. Erantzuna eman dute segidan, eta 8-8koa jarri dute bi minutu eta erdiko epean. Intentsitateari jarraipena eman ezean, larri ibiliko zirela gogorarazi diete horrela zarauztarrek irundarrei. 10-12ko emaitza irudikatu du markagailuak atsedenaldian.
Bigarren zatiaren hasieran, norgehiagokari emozioa eman dio Zarautzek, 14-15era gerturatu baita, 40.minutua bete baino lehen. Hortik aurrera, ordea, hobera egin du Bidasoak. Finala irabazteko lan egin behar zutela konturatu dira horiak, eta eman duten urratsa nahikoa izan da Zarautz mendean hartzeko. 50.minutuan 16-22 irabazten ari zen Bidasoa. Baina Caverok bi minutuko zigorra jaso du, eta Zarautzek lehiari eusteko azken aukera izan du. Irundarrek, hala ere, sendo eutsi diote arerioaren bultzadari, jokalari bat gutxiagorekin ere. Finalaren amaiera erosoa izan da Bidasoarentzat. Eguneko helburua bete du, Euskal Kopa eskuratu baitu. Ligako lehia estuari begira, dezente hobetu beharko du.
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...