Ezinean ibili da Real Union
Futbola

Ezinean ibili da Real Union

REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Morcillo (Iriondo, 46'), Alonso, Urkizu (Urbieta, 76'), Mujika, Romo, Eizmendi, Barrón (Iriarte, 63').

GETAFE B: Olmedo, Miguel (J.Hernández, 65'), Ferrán, Villalón, Carrillo, Bispo, Chavales, Del Pozo (Ian González, 67'), Ziga (Iván, 79'), Astray, Ramirez.

GOLAK: 0-1: Astray (41'). 0-2: Ramírez (74').

EPAILEA: Vicente Moral. Txartel horiak: Aimar, Esnaola (Real Union); Villalón, Bispo (Getafe B).

Hirugarren sailkatuak azkena hartu du Stadium Galen. Berdegunean, ordea, sailkapeneko aldearen arrastorik ez da izan. Etxeko taldeak lehen minutuetan besterik ez du neurketaren agintea eduki. Intentsitate handiarekin irten da Real Union, eta estu hartu du Getafe B. Bi abagune argi eduki ditu Urkizuk, baina agerian gelditu da ohiko lekutik kanpo jokatzen ari zela. Ez du aurrelariaren senarik erakutsi.

Alain Barronek ere beste bi bider izan du gola gertu. Lehenengoan atezainaren kontrako buruz-burukoa eduki du, urrutitik egin du jaurtiketa, eta huts egin du. Bigarrenean, burukada erraza kanpora bidali du. Lehenengo ordu erdian pilatu dira Unionek abagune guztiak. 37.minutuan Astrayren gola ekidin du Txustak, kontraeraso batean. Hurrengoan, ordea, aurrelariak asmatu du, eta abantaila eman dio Getafe Bri. Aurrerantzean, itxura hobea eman du kanpoko taldeak.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, geldiketa bikoitza egin du Txustak, bigarren gola ekiditeko. Real Unioni gainera zetorkionaren aurrerapena izan da. Taldeak iparra galdu du, eta hautsi egin da. Ez da gol aukera bakarra ere sortzeko gai izan. 74.ean, beste kontraeraso batek norgehiagoka erabaki du. Bigarren gola jaso ondoren ere, txuribeltzek ez baitute erreakziorako gaitasunik izan. Min hartutako jokalariak lehenbailehen osatu daitezen behar du Real Unionek. Bestela, kostako zaio play off-erako txartela lortzeko behar dituen puntuak eskuratzea.

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika