Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
03 Urt, 2016
LEIOA: Angel, Aldalur, Bonilla (Etxaniz, 46'), Goiko, Picón, Córdoba, Polanco, Castro, Sota, Güemes, Gabilondo (Gabri, 76').
REAL UNION: Irazusta, Azkoiti, Morcillo, Sagastibeltza, Esnaola, Rodellar, Mujika, Alonso, Galán (Eneko Romo, 83'), Ozkoidi (74'), Eizmendi (Barrón, 78').
GOLAK: 0-1: Galán (33'). 0-2: Mujika (84').
EPAILEA: Hernández Lorenzo. Txartel horiak: Picón, Aldalur, Gabri (Leioa); Rodellar (Real Union).
2015a amaitu zuen bezala hasi du Real Unionek 2016a. Garaipen batekin. Urtarrilaren 1ean entrenatzea egokitu zitzaien txuribeltzei, hurrengo egunean jokatu baitzuten Leioan. Baina ahaleginak saria izan zuen ordainetan. Esperientzia eta eraginkortasuna baliatu zituzten txuribeltzek Sarrienako lehia aurrera ateratzeko. Arerio zaila izan zen Leioa, ondo hesitu baitzuen atearen ingurua. Gainera, arriskua sortzeko gai izan zen, Sotaren ekarpenari esker, batez ere. 12.minutuan, Txustaren aurkako buruz-burukoan huts egin zuen. Hasierako bultzada gaindituta, norgehiagoka orekatzea lortu zuen Unionek. 33.minutuan, Galanek abantaila eman zion talde irundarrari, Eizmendik utzitako baloia sarera bidalita.
Mikel Azkoitik bigarrena egiteko abagunea izan bazuen ere, 0-1ekoarekin amaitu zen lehen zatia. Bigarrenean, talde lan fina egin zuten Aitor Zulaikaren mutilek. Sustoren bat edo beste eman zuen Leioak, Sotaren eta Aldalurren jaurtiketekin, batez ere. Entrenatzaileak egindako aldaketek, berriz, arnasa eman zioten berriro Unioni. Berdegunera irten bezain pronto, baloia lapurtu zuen Eneko Romok zelai erdian, kontraeraso borobilari hasiera emateko. Mujikak sartu zuen gol erabakigarria. 36 punturekin amaitu du Real Unionek lehen itzulia, sailkapeneko bigarren tokian. Gainera, Barakaldoren porrotari esker, bost puntuko desabantaila du orain liderrarekiko.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...