34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
23 Mar, 2018 bidasoa, irabazi, ciudad encantada, artaleku, eskubaloia
BIDASOA: Ledo, Crowley (2), Kauldi (7), Serrano (3), Renaud (7), Salinas (2), Lancina (1); Rangel, Cavero (1), Vázquez (1), Beltza, Nonó, Azkue (3), Popovic, Redondo.
CIUDAD ENCANTADA: Maciel, Vanstein (3), Doldán (2), Mendoza, Hugo López, Nolasco (1), Perovic (4); Kilian, Dutra (8), Canyigueral, Río (2), Alves, Rafael López (1).
MARKAGAILUA: 1-3, 4-4, 8-4, 9-5, 11-7, 12-10 (atsedenaldia); 14-13, 17-16, 20-18, 22-18, 24-20, 27-21.
Arnasa hartu du Bidasoak, azken hilabeteko emaitza txarren ondoren. Hemezortzi puntu ditu jada, Ciudad Encantadari Artalekun irabazi eta gero. Neurketa txukuna osatu du Jacobo Cuétararen taldeak, aurrean arerio indartsua zuela kontuan hartuta. Cuencako taldeak agindu du, hain zuzen ere, lehen minutuetan. Zazpigarrenean, 1-3 irabazten ari zen. Hamargarrenetik aurrera, ordea, bost minutu eman ditu Ciudad Encantadak golik sartu gabe. Maila ona erakutsi du Bidasoak tarte horretan, eta lau goleko errenta ere eduki du, behin baino gehiagotan. Azken minutuetan, berriz, Cuencakoak hobeto aritu dira, markagailua estutuz (12-10).
Bigarren zatia hasi bezain pronto berdintzea lortu du kanpoko taldeak, eta azken jardunaldietako mamuak agertu dira Artalekun. Jacobo Cuétarak Kauldi aurreratu eta 5-1eko defentsa kokatu duenean, ordea, Bidasoak nagusitasuna berreskuratu du. Ondo funtzionatu du, eta kontraerasoan min handia eragin du Irungo taldeak. Defentsako lanean ondo aritzeaz gainera, Xoan Ledo atezainak nabarmentzeko ekarpena egin du. Kanpoko entrenatzaileak hutsartea eskatu behar izan du 19.minutuan, 22-18koarekin. Bidasoak bosteko abantaila lortu du segituan, alabaina. Eta aspaldiko partez, amaiera lasaia eduki du neurketak Artalekun.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...