17 Ira, 2016
REAL UNION: Tena, Azkoiti, Ekhi, Esnaola, Rodellar, Martins, Eizmendi, Juan (Alonso, 42'), Arriaga (Mujika, 62') Galán (Gorosabel, 83').
AMOREBIETA: Villanueva, Goiria, Rubén, Olaortua, Mendez, Moreno, Hernández, Baqué (Rodríguez, 79'), Obieta (Ibrahima, 74') Goñi (Orbegozo, 63'), Seguin.
GOLA: 1-0: Galán (28').
EPAILEA: Galech Apezteguia. Txartel horiak: Martins (Real Union); Mendez, Moreno, Seguin (Amorebieta).
Itxura sendoa ematen ari da Real Union lehen jardunaldietan. Gol gutxi sartzen ditu, baina are gutxiago jaso. Amorebietaren aurkakoan, Galanen gol bakarrarekin aski izan du hiru puntuak biltzeko. 28.minutuan sartu du aurrelari nafarrak, beste pare bat gol aukera eduki eta gero. Ondoren ere, Galanek berak izan ditu abagunerik onenak. Tenaren ateko sake luze baten ondoren, lehenengo, eta Esnaolaren erdiratze bati esker, ondoren. Bietan, azken errematean egin du huts. 41.minutuan Juan Domínguezek zelaia utzi behar izan du, min hartuta. Alonsok ordezkatu du.
Atsedenaldian eta segidan Galek jaso dituen euri zaparradek zelaia lokaztu eta moteldu dute. Hala ere, bizi hasi da bigarren zatia. Kolpeak elkar trukatu dituzte Unionek eta Amorebietak, bigarren zatiaren erdira arte. Gero, txuribeltzek atzera egin dute pixkanaka, gehiegi arriskatu nahi izan gabe. Amorebietak berriz, arriskua sortu du, eta aukera onak izan dituzte Orbegozok buruz, eta Rubenek, jaurtiketa gogor batekin. Unioni bi gol baliogabetu dizkio epaileak, baina beste abagune argirik ez du izan. Azken minutuetan sufritzea egokitu zaio. Hala ere, hiru puntuak Stadium Galen gelditu dira, eta sailkapenaren goiko aldera gerturatu da Asier Santanaren taldea.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...