11 Ira, 2016
REAL UNION: Tena, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Urkizu, Senar, Alonso (Arriaga, 78'), Ozkoidi (Mujika, 37'), Juan, Eizmendi (Martins, 68'), Galán.
ALBACETE: Nadal, Arroyo, Galas, Delgado, Gaffoor, Rovirola, Josan (Héctor Hernández, 64'), Dani, Aridane, Carnicer (Aketxe, 71'), José Fran (Manzano, 82').
EPAILEA: Sánchez Alba. Txartel horiak: Urkizu (Real Union); Galas, Gaffoor, Dani, Fran, Carnicer (x2) (Albacete);Txartel gorria: Aimar Sagastibeltza (Real Union).
Galdu gabe jarraitzen du Real Unionek, baina lau partidatatik bakarra irabazi du. Albaceteren aurka beste puntu bat bildu badu ere, sari handiagoa lortzetik gertu izan da. Norgehiagokaren kontrola izan dute txuribeltzek neurketaren zatirik handienean. Defentsan serio aritu dira, eta Albacetek ez du gol aukera argirik izan. Boladaka, Unionek joko ona erakutsi du. Abaguneak ere izan ditu, onena, hasi bezain pronto. Korner batean, bigarren zutoinean bakar-bakarrik jaso du baloia Galanek, baina huts egin du errematean. Lehen zatiaren amaiera aldera aukera bikoitza izan dute Alonsok eta Eizmendik, taldearen jokaldi on baten ondoren.
Bigarren zatiaren hasieran norabide berari eutsi dio lehiak, eta Real Unionek gola sartzea denbora kontua izango zela zirudien. Baina 62.minutuan txartel gorria jaso du Aimar Sagastibeltzak, zelaiaren erdian egindako sarrera baten ondorioz. Jokalari bat gutxiagorekin, behera egin du txuribeltzen indarrak eta ahalmenak. Albacetek hortik aurrera sortu du arrisku gehien, baina ezin izan du abantaila hartu, eta puntu bat bildu du, Unionek bezala. Irungo taldeak etxean jokatuko du berriro hurrengo norgehiagoka, Amorebietaren kontra.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...