Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
12 Abe, 2015
BIDASOA: Dejanovic, Cavero (2), Vazquez (3), Cristian (4), Beltza, Portero (2), Kauldi (4), Azkue (11). Zubiria, Crowley (2), Villar (2), Muiña, Bezbradica, Mouriño, Davidovic (4).
CIUDAD REAL: De la Cruz, Herrero (4), Lumbreras (1), Vidal (6), Sanchez (4), Negrete (3), Vazquez. Amaro, Yuste, Espino (1), Fernández (1), Candela (2), Mohino (3), Díaz, Torres (2), Granados (1).
MARKAGAILUA: 3-1, 6-3, 8-7, 10-9, 12-11, 13-13 (atsedenaldia); 16-14, 20-18, 24-20, 31-23, 34-28.
Ezinbestean irabazi beharreko azken partida gainditu du Bidasoa-Irunek. Valladolid eta Zamora aurkari zuzenen kontra ariko da hurrengo bi jardunaldietan. Neurketa horietan, lehen itzulian nagusi izan den berdintasuna apurtu eta ligaren bigarren erdia argitzen hasi daiteke. Behar-beharrezko zuen Bidasoak hitzordu horietara sailkapenean atzean gelditu gabe ailegatzea. Eta lortu du. Azken urratsean, baina, nahi baino gehiago sufritu behar izan du. Maila onenetik urrun gelditu da Bidasoa Ciudad Realen kontrakoan. Ondorioz, estu hartu du aurkariak norgehiagokaren zati handi batean.
Atsedenaldira arte, oreka izan da nagusi, kantxan eta markagailuan. Defentsan ahul samar ibili da talde irundarra, erraztasun handia eman dio arerioari. Epaileen erabakiek ere kalte egin diote. 25.minutuan esaterako, Kauldi eta Beltza kanporatu ditu epaileak, eta lau jokalarirekin utzi du Bidasoa pistan. Horrek giroa berotu du Artalekun, eta aurrerantzean, harmailetatik laguntza jaso dute irundarrek. Azken minutuan gol bateko abantaila hartzea lortu du Ciudad Realek, baina eraso bat gehiago du egin Bidasoak, eta Cristianek 13-13koa jarri du markagailuan.
Aurrekoaren antzeko itxura hartu du bigarren zatiak, lehen minutuetan. 40.ean, etxekoen errenta txikia zen oraindik (20-18). Partidako gol egile nagusia agertu da momentu horretan: Jon Azkue. Hiru gol sartu ditu segidan. Jokaldian bat, zazpi metroko lerrotik bestea, eta kontraerasoan hirugarrena (23-18). Garaipenaren oinarri izan da segida hori. 23-20ra hurbildu da Ciudad Real, azken ahalegin batean. Baina hurrengo partzialak neurketa erabaki du. 45.minututik 50.era lau gol sartu dituzte etxekoek, eta kanpokoek bakarra ere ez. Davidovicek egin du 27-20koa, kontraerasoan. Hortik aurrera, golak elkar trukatu dituzte bi taldeek. Puntuak non geldituko ziren, berriz, erabakita zegoen.
Filialaren garaipen handia
Eskubaloi hitzordu bikoitza izan da arratsaldean Artaleku kiroldegian. Bidasoa B filialak emozioa eman dio Estatuko Lehen Mailari, galdu gabe heldu den Uharte liderra mendean hartu baitu (24-23). Lehen zatian markagailuan atzetik ibili da Irungo taldea. 8-12koarekin hartu dute taldeek aldagelarako bidea. Bigarrenean hobera egin du filialak, lehen berdinketa lortu duen arte (17-17). Azken hamalau minutuetan lehia bizia izan da, eta hamasei segundo falta zirenean erabaki du partida Ander Ruiz piboteak. Balio handiko garaipena izan da Bidasoa Brentzat.
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...