Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
01 Api, 2019 Irun, Real Union, Segunda División B, Cultural de Durango
Real Unionen egoera oso beltza izaten jarraitzen du, are gehiago igandean txapelketako azkenaren aurka, Durangoko Kulturalaren aurka, Stadium Galen 0-2 galdu eta gero
Izarraren aurkako neurketaren ondoren, Juan Dominguez entrenatzaile kargutik kendu zuen Real Unionen zuzendaritza batzordeak, eta Alberto Iturralde ekarri zuten egoerari buelta emateko. Racingen aurka, Romok eta Joseba Agirrek zuzendu zuten taldea, eta atzo lehen aldia izan zen Iturraldek talde txuribeltza zuzentzen zuen norgehiagoka. Aldaketa espero zen, behintzat taldearen oldarkotasunean, baina atzo ez zen aldaketarik igorri.
Neurketa oso ongi hasi zuen Real Unionek, hamargarren minutuan aukera bikoitza izan zuen, baina aurrerantzean talde bakarra izan zen Stadium Galeko berdegunean, Durangoko Kulturala. Talde txuribeltzak partidutik joan zen eta ez zuen bere jokoa aurkitu hiru puntuak batzeko. Ez hiru eta ez bat, jardunaldia hasi zuen puntu berekin bukatu zuen Real Unionek. Lehen zatia aukerarik gabe bukatu zen, 45 minutu gelditzen ziren bietako talde batek atea urratzeko.
Eta bai, bigarren zatian atea urratu zen, Real Unionena, bi bider gainera. Iparra eta Pradera izan ziren golak egin zutenak eta partidua guztiz itxi zuten. Erreakzionatzeko aukerarik eta gaitasunik gabe, Real Union etsituta aurkitu zen zelaian. Urduritasuna antzematen zen jokalarien aurpegietan eta zalegoa oso haserre zegoen taldeak erakutsitako aurpegiarekin. Horrela, 0-2koarekin partidua amaierara iritsi zen.
Egoera txarra da bai, baina txarragoa izan zitekeen; izan ere, Izarrak berdinketa soilik erdietsi zuen Tudelanorekin aurka eta salbazioa puntu batetara bakarrik du Real Unionek. Hori bai, atzean dituen taldeak, Gernika, Torrelavegako Gimnastika eta Durangoko Kulturala puntuetan hurbildu zaizkie. Zazpi partidu geratzen dira denboraldia bukatzeko eta azkar atzo jasandako kolpeari buelta eman beharko diote. Hiru puntuak lortzea hil ala biziko gauza bilakatu zaio Alberto Iturralderen taldeari, hain zuzen, igandean Barakaldoren aurka irabazi beharko dute taldearen konfiantza areagotzeko eta ezinbestekoak dituzten puntuak lortzeko.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...