19 Api, 2017
SESTAO RIVER: Magunazelaia, Gago, Magdaleno, Jon García, Mier (Santamaría, 64'), Gaizka, Rodri (Leandro, 53'), Armando, Guemes (Ander Franco, 75'), Barrenetxea, Rahmani.
REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Aimar, Rodellar, Ekhi, Esnaola, Dani Estrada, Martins (Mikel Alonso, 59'), Galán, Ozkoidi (Azkoitia, 76'), Josu Hernáez (Arriaga, 65').
GOLAK: 0-1. Ozkoidi (61'). 0-2: Galán (p) (82').
Etxean du Sestao Riverrek indarrik handiena. Baina momentu honetan, edozein eszenatokitan irabazteko gai da Real Union. Azken bost jardunaldietan lau garaipen lortu ditu, eta Las Llanasen ere, hiru puntuak bildu zituen ostiralean. Mailari eusteko lehian dabil Sestao, eta estu hartu zuen talde txuribeltza. Lehen zatia orekatua izan zen, erritmorik eta gol aukera argirik gabea.
Bigarrenean, eraginkortasun itzela izan zuen Unionek. Bi abagune eduki zituen, eta bietan, sarean amaitu zuen baloiak. Ozkoidik sartu zuen lehen gola, 66.minutuan, Estradaren pasea baliatuta. Ezkerraldeko taldeak aurrera egin zuen orduan, eta irundarrei sufritzea egokitu zitzaien. Itxura txarra ere hartu zuen partidak, baina 82.minutuan, penalti argia egin zion Gagok Galani, eta aurrelari nafarrak ez zuen hutsik egin. 54 punturekin, sailkapeneko bosgarren postuan jarraitzen du Real Unionek, play-off postuen atarian. Lau jardunaldi gelditzen dira liga amaitzeko. Horietan, sailkapenean aurretik duen aurkariren bat aurreratzen ahaleginduko da Irungo taldea.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...