LEHEN PROBA GAINDITUTA
Eskubaloia

LEHEN PROBA GAINDITUTA


 Bidasoak atzo Bada Huescaren aurka denboraldi-aurreko lehen jardunaldia jokatu eta 27-29 garaitu zuen. 

Neguko geldiuneko lehen lagunartekoan Bidasoak 27-29 garaitu du Bada Huesca. Sacyr Asobal Ligako bosgarren sailkatua da Huescako taldea eta denboraldi-aurreko lehen proba garrantzitsua sendo gainditu du talde irundarrak. Emaitzaz gain, sentsazioak, talde-lana eta erritmoa berreskuratzea da entrenatzaile orok denboraldi-aurretan bilatzen duena; hain zuzen ere, Jacobo Cuetarak antolatu dituen hiru lagunartekotan, hori da helburu nagusia, Bidasoak lehen itzulian eman zuen mailara bueltatzean.

Neurketan zentratuta, hasieratik amaierara arte neurketa berdindua izan zen. Bidasoak Matheus Da Silva, Rodrigo Salinas, Nicolas Bonanno eta Donat Bartoken bajak Nieto, Furundarena, Gey-Emparan eta Urruzola gazteekin ordezkatu zituen. Gazteek errendimendu ona erakutsi zuten atzokoan, Gorka Nietok eta Eneko Furundarenak minutuak pilatu zituzten eta gol bana erdietsi zuten. Hala ere, norgehigokaren iparrorratza Sergio de la Salud eta Jon Azkuek ezarri zuten. Lehen zatian, Bada Huescak eta Bidasoak markagailuaren agintea zenbait minutuetan elkarbanatu zuten arren (13-12 bukatu zen Bada Huescaren alde), bigarrenean, Bidasoa beti izan zen aurretik. Racotea 5 golekin, Jon Azkue 6rekin eta Sergio de la Salud 7 gol erdietsita eguneko golegile nagusiak zan ziren. Azken minutuak oso lehiatuak izan ziren, 24-24 eta 27-27 berdintzen joan ziren, baina Bidasoaren defentsak eta erasoko erabaki onek azken minutuetan irundarren alde erabaki zuen neurketa, 27-29.

Bidasoaren denboraldi-aurreko bigarren hitzordua larunbatean izango da, Billerenen aurka izango da arratsaldeko 17:00etan. Hasiera egutegiren arabera, Helvetia Anaitasunaren aurka jokatu behar zuten, baina talde iruindarrean hainbat Covid positibo kasu atzeman ostean, lagunartekoa bertan behera uztea behartuak ikusi ziren.

Fitxa Teknikoa

27 – Bada Huesca (13+14). Montoya, Carmona (3), Tioumentsev (4), Pérez (3), Espinha, Luis, Marcelo (1), Benites (6), Gucek (1), Alonso, Sergio Pérez (3), Malo (2), Asier Nieto (3), Calvo (1), Pinto eta Argüillas.

29 – Bidasoa Irun (12+17). Ledo, Sierra, Cavero (1), Crowley (2), Racotea (5), Zabala (1), Gey-Emparan, Furundarena (1), Odriozola (1), Aginagalde, Serrano (3), Urruzola, De la Salud (7), Azkue (6), Nieto (1) eta Tesoriere (1).

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika