02 Urr, 2016
REAL UNION: Tena, Gorosabel, Aimar, Esnaola, Ekhi, Alonso, Arriaga (Hernáez, 61'), Mujika (Ozkoidi, 68'), Capelete (Rodellar, 77'), Galán.
LEIOA: Iturrioz, Aldalur, Vega, Arregi, Cordoba, Unda (Xesc, 71'), Polanco, Capo, Silas, Sota, Jorge.
GOLAK: 1-0: Capelete (26'). 1-1: Arregi (39'). 2-1: Capelete (63').
EPAILEA: Rodríguez García. Txartel horiak: Alonso, Galán, Capelete (Real Union); Aldalur, Cordoba, Jorge (Leioa).
Konfiantza hartzeko moduko garaipena lortu du Real Unionek, Leioaren aurka, Stadium Galen. Sailkapenaren buruan zegoen talde bizkaitarra jardunaldiaren hasieran, baina ezin izan du Galen punturik atera. Neurketa ona osatu du, beste behin ere, Asier Santanaren taldeak. Defentsan serio ibili da, eta baliabide sorta erakutsi du erasoan. Golari dagokionez, Mario Capelete izan da protagonista, biak sartu baititu. Nabarmentzeko moduko partida egin du harrobiko jokalariak. 26.minutuan eman dio abantaila etxeko taldeari, Mujikaren pasea jaso, eta atezainaren aurkako buruz-burukoa bikain borobilduta. Lehen zatia amaitu aurretik, ordea, banakoa sartu du Arregik buruz, korner batean, Tenaren huts baten ondoren.
Bigarren zatiaren hasieratik, garaipenaren bila ahalegintzeko asmoa erakutsi du Unionek. Jaurtiketa on bana egin dute Galanek, Alonso eta Arriagak. Leioak ere abisuren bat eman du, Silasen kontraeraso bizkor batekin, batez ere. 63.minutuan, Urkizu arean sartu da, Mariori eman dio baloia, eta irundarrak zutoinaren ondora bidali du baloia (2-1). Golaren ondoren Leioak eskuratu du baloia, eta txuribeltzak estutzea lortu du. Ondo eutsi diete, hala ere, bizkaitarren ahaleginei. Hiru puntu gehiago bilduta, momentu honetan lider den Rayo Majadahondak baino puntu bakar bat gutxiago du Real Unionek.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...