Liderraren etxean irabazi du Mariñok
Futbola

Liderraren etxean irabazi du Mariñok

BETIKO NESKAK: Garazi, Paula, Jaio, Arantxa (Ahedo, 85'), Ainhoa, Uxue (Jenny 60'), Iratxe (Cobelo, 55'), Nuria (Andrea 70'), Irati (Naiara 65'), Uski, Laura.

MARIñO: Laura González, Maddalen Gorbea, Lide Casares, María Martín (Olatz Etxezarreta), Erkuden Lasa, Ane Gil, Melodi Aguilar, Udane Mugarza (Cecilia Pérez), Lucia Elizondo, Enara Larrain, Udane Olaziregi.

GOLA: 0-1: Melodi (25').

Hasiera txarraren ondoren, Euskal Ligara egokituz doa Mariñoko emakumeen talde nagusia. Lidergoan zegoen Betiko Neskak taldearen etxean irabazi zuen igandean, Erandion. Indartsu ekin zion partidari, jokoan nagusituz, eta lehen gol aukerak sortuz. Bi abagune on eduki zituen, eta hirugarrenean, Melodik 0-1ekoa sartu zuen, 25.minutuan.

Bigarren zatian jokoa parekatu egin zen, baina Mariñok ondo eutsi zion abantailari, defentsako lan ordenatuari esker. Errenta handitzeko aukera ere izan zuten urdinek, Mariak 67.minutuan eduki zuen aukerarekin. Azkenean, gol bakarra aski izan zuen hiru puntuak biltzeko, eta sailkapeneko zortzigarren postuan kokatzeko. Hamaika puntu ditu Mariñok, Barakaldok bezalaxe. Ezkerraldeko taldea izango da irundarren hurrengo aurkaria, larunbatean 17:45ean Landetxan.

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika