Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
03 Urt, 2019
Porrotak jaso ditu Bigarren Mailako Mariñok azken bi jardunaldietan. Logikoak izan dira, neurri handi batean, sailkapeneko bigarrena eta hirugarrena izan dituelako aurkari. Oiartzunen kontra galdu zuen joan den astean, eta Logroño izan da oraingoan irundarrak mendean hartu dituena. Bi gol egin zizkieten errioxarrek. Hala ere, Bigarren Mailako Bigarren Multzoan gol gutxien jasotzen dituen laugarren taldea da Mariño. Egutegiko tarte zaila igaro ondoren, Reocín hartuko dute larunbatean urdinek (18:00). Aurkari zuzena da kantabriarra. Mariñok baino bi puntu gutxiago ditu.
Jardunaldi txarra Ohorezko Erregionalean
Asteburuko partidak galdu dituzte Ohorezko Erregionalean ari diren bi talde bidasoarrek. Hondarribiak 0-2 Tolosaren aurka, eta Real Union Bk 1-0 Ordizian. Txuribeltzek Hernani hartuko dute datorren asteburuan. Berdeek nola edo hala irabazi beharreko norgehiagoka izango dute Antzuolan. Azken sailkatua da aurkaria, eta Hondarribiak baino bost puntu gutxiago ditu.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...