Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
02 Abe, 2017
BIDASOA: Ledo, Aldaba, Kauldi (8), Renaud (4), Salinas (2), Popovic (1), Redondo. Zubiria, Cavero, Vázquez (2), Crowley (1), Beltza, Nonó (3), Serrano (5), Muiña (2), Lancina (3).
GUADALAJARA: Hombrados, Mellado (4), Márquez (7), Vidal (1), Vigo (1), Moyá (3), García (5). Eceolaza, Parra (2), Benedito (1), Montoya (3), Sanz, Bozalongo, Fuentes, Vallés (1).
MARKAGAILUA: 3-4, 5-5, 8-7, 9-10, 13-13, 14-13 (atsedenaldia); 18-14, 19-18, 21-21, 26-22, 28-25, 31-28.
Irregulartasuna da Bidasoaren ezaugarri nagusia, aurtengo denboraldian. Joan den astean azken sailkatuaren etxean galdu zuen. Oraingoan, berriz, Guadalajara hirugarren sailkatua mendean hartu du, Artalekun. Talde indartsua dute moreek, eta bederatzi neurketa zeramatzaten galdu gabe. Irungo kiroldegian, ordea, bidasoarren aurrean amore eman behar izan dute. Lehen zatia parekatua izan da, benetan. Luzaroan egon da markagailua berdinduta. Azken jokaldian 14-13koa jarri du Kauldi Odriozolak, Bidasoaren erasoko erreferentzia nagusiak. Alde handiagoa ere eduki ahal izan du Irungo taldeak, baina Jose Javier Hombrados atezain beteranoak eraginkortasun ikaragarria eduki du Guadalajararen atean.
Bigarren zatiaren hasieran abida bizia hartu du etxeko taldeak, 5-1eko partziala egin baitio Guadalajarari, lehen bost minutuetan (19-14). 5-1eko defentsarekin, aldiz, eragozpen handiak sortu dizkiete moreek bidasoarrei. Horiek horrela, ordu laurdena betetzerako, markagailua orekatu du Guadalajarak (21-21). Hurrengo bost minutuetan, alabaina, Bidasoaren erreakzioa iritsi da, 26-21era ihes egin baitu, defentsa sendoarekin, eta kontraerasoan min handia eginez. Hortik aurrera, etxekoek kontrolpean eduki dute lehia. Tarteka hurbildu da arerioa, eta eta 4-2 eta 3-3ko defentsekin ere probatu du. Bidasoak, baina, abantailari eusteko modua topatu du. 8 punturekin, arnasa hartu du Bidasoak.
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...