34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
22 Urr, 2018 Bidasoa, Teucro, Liga Asobal, Irun
32- Bidasoa-Irun: Rangel, Cavero (8 goles), Zabala (1), Serrano (2), Barthe (3), Renaud (3), Thesoriere (1) -siete inicial-, Aldaba (2), Odriozola (2), Ledo, E. Salinas (4), De la Salud (1), R. Salinas (3) y Azkue (2).
21-Condes de Albarei Teucro: Santana (1 gol y 6 paradas), Moyano (4), Quintas (1), Fernández, Gómez (2), Cangiani (2), Hernández (2) (siete inicial), García (5 paradas), Suárez (3), Rial, Cutura (3), Gehrhardt (1), Fischer (1), Pereiro y Remeseiro (1).
Anaitasuna, Leongo Ademar, Granollers eta Teucro. Lau talde hauek ezin izan dute punturik lortu Artalekun jokatu dituzten norgehiagoketan. Azkenengo taldeak baja batzukin iristen zen Irunera, partidaren hastapenean etxeko taldeak ezarri nahi zuen erritmo altua gaitzetsi zuten.
Horrela, lehen 15 minutuetan 6-6koa ageri zen markagailuan. Baina hortik aurrera Bidasoak azeleragailua zapaldu zuen, martxa handiago bat sartu eta 4-0eko partziala lortu zuen Serrano, Salinas, Barthe eta Kauldi zutela protagonista. Luis Montesek, Teucroko entrenatzaileak, 20.minutuan hutsartea eskatu zuen, baina hutsartetik bueltan ere Bidasoak bere bidea egiten jarraitu zuen. Aldaba eta Caverok irundarrek kontraerasoan min handia egin zuten galiziarrei eta 25.minutuan 14-7koa jarri zuten.Nabarmentzekoa Caverok egindako lana, izan ere, norgehiagokan zortzi aldiz urratu zuen Santanaren atea.
Teucrok bi gol eskuratu zituen euren entrenatzaileak bigarren hutsartea eskatu eta gero, baina Caverok berriz ere azken segunduan gola sartu eta 17-9ko markagailuarekin partida atsedenaldira iritsi zen.
Atsedenalditik bueltan Jacobo Cuetararen taldea ez zen lasaitu eta bigarren zati osoan zehar zortzi goleko errenta mantendu zuen. Xoan Ledo ongi aritu zen bigarren zatian, Esteban Salinas se metroko jokoan azkar ibili zen, Barthek erasoko dohaiak erakutsi zituen eta De la Saludek asistentziak emateaz aspertu zen. Bigarren zatian nagusi izan ziren izenak dira horiek, baina urte honetan Bidasoa taldearen bereizgarri nagusiena jokalari guztiak euren roletan protagonistak direla da.
Asobal Ligari dagokionez, asteburu honetan atsedenaldia egongo da. Atsedenaldira Bidasoa Asobal Ligako 3.postuan iritsi da 9 punturekin. Azaroaren 3an izango du lehiatzeko hurrengo data, Alaikantera bidaiatuko du Bidasoak 5. Postuan dagoen eta puntu berdinak dituen Benidromen aurka jokatzera.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...