23 Ots, 2016
MARIñO: Laura, Gorbea, Nekane, Lide, Erkuden, Sara, Udane, Ane, Ey (Iztzel 78'), Maddi (Maialen 61'), Aneto (Marina 46').
AURRERA: Amaia, Andrea, Nagore R., Ainhoa A., Ana S., Usoa, Estibaliz, Moradillo, Irantzu, Sara, Ane Miren.
GOLAK: 0-1: Irantzu (17'). 0-2: Irantzu (29').
Bost jardunaldi daramatza jada Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok irabazi gabe. Joan den larunbatean etxean jokatu zuten irundarrek, Gasteizko Aurreraren aurka. Ondo hasi zuten norgehiagoka, baloiaren jabe izan ziren, eta mendean izan zituzten arabarrak. Aurrerak eraginkortasun ikaragarria izan zuen, ordea, eta isolatutako bi jokalditan 0-2koa jarri zuen markagailuan, ordu erdia bete baino lehen. Kolpe handia izan zen Mariñorentzat, eta ez zuen aurreko jokoa berreskuratzea lortu. Kanpokoak nagusi izan ziren aurrerantzean. Larunbatean hitzordu zaila izango du Mariñok, Añorgan ariko baita, sailkapeneko laugarrenaren kontra. Hogei puntu gehiago ditu Añorgak.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...