Milien goiza eraldatu du BATek

Jardunaldi inklusiboa eta solidarioa izango da aurten, apirilaren 22an

Azken bi urteetan 4 x milia erreleboen inguruan antolatu duen goizari beste buelta bat eman dio Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak. Milia distantzia (1.609m) bera izango da orain oinarria, eta haren inguruan antolatu du apirilaren 22ko goiz osoa. “Ez da, antolatzen ditugun beste zazpiak bezalako lasterketa bat”, nabarmendu du Ibon Muñoz BATeko kirol zuzendariak. Adin eta gaitasun fisiko eta mental guztietako emakumeek eta gizonek edukiko dute tokia.

Zabaltza plaza izango da Millas por la salud ekimenaren erdigunea. Bertan hasi eta bukatuko da Irungo miliaren zirkuitua, Txanaleta eta Genaro Etxeandia plazak lotuko dituena. Haren inguruan bira egingo du goiz osoak. 10:00etan, Tttipi-Ttapa programako adinekoek emango diote hasiera, oinez. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eta Osakidetzak antolatzen dute programa, udalen laguntzarekin. Irunen eta Hondarribian elkartzen diren taldeetako emakumeek eta gizonek parte hartuko dute BATen ekimenean, eta 50etik gora espero dituzte.

10:45ean, aurreko urteetan ekimenaren oinarri izan den 4 x milia lasterketa egingo dute. Kuadrillei eta enpresei zuzendutako lasterketa izango da, eta sailkapenak eta sariak egongo dira. Goiz erdian, kirol egokituaren txanda izango da. 11:30ean gurpil-aulkiak eta handbike-ak aterako dira, milia egokitua egitera. Ondoren, 11:45ean, adimen urritasuna duten neska-mutilentzako milia erdi egokitua egingo dute. Gurasoak, atletismo eskolako haurrak eta BATeko federatuak aterako dira haiekin. Jurgi Olasagasti kirol egokituko Gipuzkoako federazioko teknikariak balorazio baikorra egin du: “Herrietan hain zabalduta dauden lasterketetan edonork parte hartzeko aukera gehiago nahi genituzke”.

12:00etan, bikoteentzako lasterketa egongo da. Emakumeen edo gizonen bikoteak, eta mistoak aurkeztu ahal izango dira. Hiru milia egin beharko ditu bikoteak, ia bost kilometro, eta batera iritsi beharko du helmugara. “Oraingoz, izen-emateei dagokienez, arrakasta gehien edukitzen ari den proba da”, aurreratu du Ibon Muñozek. 12:45ean, milia solidarioa egingo dute. Edonork parte hartu ahal izango du, hiru euroren truke, eta bildutako diru guztia AECC minbiziaren aurkako elkarteak jasoko du. Ez da sailkapenik eta saririk egongo. Elena Olasagasti Bidasoako AECCko presidenteak baieztatu du biltzen den dirua oso baliagarria izango zaiela.

Igande Sasoirekin bat

Jarduera guzti horiekin batera, Igande Sasoi ekimena antolatuko du BATek, udalarekin elkarlanean. Horrela, atletismoko diziplina ezberdinekin lotutako jarduera ezberdinak eskainiko ditu hurbiltzen diren haurrentzat. Proba lehiakorretarako izen-ematea zabalik dago kirolprobak.com web gunean (28 euro lauko taldeentzat, 18 euro bikoteentzat). Dortsalak BATek Palmera-Montero gizarte zentroan duen bulegoan jaso ahal izango dira apirilaren 21 goizean, edo lasterketen aurretik, Zabaltza plazan. Martxa solidariorako izen-ematea Zabaltzan bertan egin beharko da, hiru euroren truke.

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika