Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
16 Aza, 2017
BIDASOA: Ledo, Vázquez (1), Nonó (3), Kauldi (7), Salinas (2), Popovic, Redondo. Zubiria, Cavero, Crowley, Aldaba, Serrano (2), Muiña, Renaud (5), Lancina (5).
BARCELONA: Ristovski, Sorhaindo (2), Ariño (3), N’Guessan, Mem (3), Palmarsson (3), Gómez. Pérez de Vargas, Victor Tomás (2), Entrerríos (3), Rivera (3), Spyrzak (8), Hernández (1), Morros (2), Lenne, Jallouz (4).
MARKAGAILUA: 2-1, 3-3, 5-7, 6-7, 6-10, 11-12 (atsedenaldia); 12-17, 14-21, 15-25, 18-27, 23-32, 25-34.
Munduko eskubaloi talde onenen multzoan dago F.C.Barcelona, eta txiki geratzen zaio Asobal Liga, gaur egun. Garai batean, Artaleku kantxa zaila zen talde kataluniarrarentzat. Orain aldiz, sasoi osoko garaipen segidako beste geltoki bat baino ez da. Ilusioz sartu zen Bidasoa asteazkeneko partidan, eta estu hartu zuen arerio erraldoia, lehen minutuetan. Horretarako, defentsan gogor aritzeaz gainera, Xoan Ledo atezainaren erakustaldia behar izan zuen etxeko taldeak.
Markagailuan aurretik ibili zen Bidasoa, 10.minutuan Yallouzek beso bortitzari askatasuna eman zion arte (3-4). Lan ona egiten jarraitu zuen Jacobo Cuetararen taldeak, nahiz eta erasoan, Barçaren harresia gainditzeko zailtasun handiak eduki. 11-12koarekin, atsedenaldiaren aurretik markagailua berdintzeko aukera eduki zuen Bidasoak, baina ez zuen erasoa ondo kudeatu.
Bigarren zatiaren hasieran, bi baloi galdu zituen Bidasoak segidan, eta Valero Riverak eta Victor Tomasek, bakoitzak alde batetik, ez zuten kontraerasoan barkatu. Barcelonak martxa bat gehiago sartu zuen orduan, eta ihes egin zuen. 37.minutuan hutsartea eskatu behar izan zuen Cuetarak. Baina ordurako, urrunegi zegoen aurkaria (12-19). Hortik aurrera, Barçak mendean eduki zuen Artalekuko taldea. Azken porroten ondoren, sailkapeneko egoera konplikatu dakioke Bidasoari. Hilaren 25ean, Zamora azken sailkatuaren etxean jokatuko du. Aurkari bat, behintzat, urrun samar uzteko aukera izan daiteke.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...