34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
07 Mar, 2017
PUERTO SAGUNTO: Bruixola, Pérez de Inestrosa (4), García (2), Tarraso (1), Spiljak (4), Pozzer (3), Sorrentino. Moral, Ruiz (6), Sifre (2), Nebot (1), Fernández, Juan de Dios.
BIDASOA: Dejanovic, Crowley (1), Beltza, Nonó (3), Odriozola (2), Borragán (6), Popovic (1). Cavero, Vázquez, Martínez (2), Zubiria, Serrano (2), Muiña (1), Basaric, Azkue (4), Lancina (2).
MARKAGAILUA: 0-3, 1-6, 3-8, 4-10, 6-12, 10-12 (atsedenaldia); 13-14, 16-16, 18-18, 18-19, 18-22, 23-24.
Balio handiko garaipena lortu du Bidasoak, Asobal Ligako hogeigarren jardunaldian. Mailari eusteko beste urrats handi bat eman du, Puerto Sagunton bi puntuak eskuratuta. Bost puntu gehiago zituen etxeko taldeak, baina Bidasoa lehiakorra topatu zuen larunbatean. Norgehiagokaren hasiera, batez ere, harrigarria izan zen. Herresi sendoa izan zen irundarren defentsa, eta Dejanovic atezaina ere bikain aritu zen. 0-5ekoa jarri zuen Bidasoak markagailuan, eta zazpiko aldea ere eduki zuen 23.minutuan (5-12). Atsedenaldiaren aurretik, ordea, abantaila murriztea lortu zuen Saguntok (10-12).
Momentu kritikoa eduki zuen talde bidasoarrak bigarren zatiaren hasieran. Saguntok abantaila hartzea lortu zuen, partida osoan lehen aldiz (15-14). Bi goleko errenta ere eduki zuen 46.minutuan, baina ez zion luzaroan iraun. Estu iritsi zen markagailua azken minutura (22-23). Borraganek 7 metrotako lerrotik, eta Dejanovicek atean, Bidasoaren garaipena ziurtatu zuten. Bi astez etxetik kanpo aritu eta gero, Artalekura itzuliko da Bidasoa larunbatean, Puente Genilen aurkakoarekin.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...