Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
15 Urr, 2018 Real Union, Mirandes, 2ª División B, Irun
Mirandesek eta Real Unionek puntuak banatu zituzten atzo Anduvan jokatutako norgehiagokan. Puntu baliotsua lortu zuten txuribeltzek zelai zail batean. Eizmendik eta Orbegozok aurreratu zuten Real Union, baina Mirandesen berdinketaren ostean, sufritzea egokitu zitzaien Juan Dominguezenei. Yanis eta Claudio Medina izan ziren Mirandakoen golegileak.
Partidu gogorra izan zen atzokoa, eta ez arerioarengatik soilik. Euri zaparrada jasan zuen Burgoseko herriak eta zelaia oso pisutsua zegoen futbolaren praktika aurrera eramateko. Euriari eta Mirandesi aurre eginez, kementsu atera ziren txuribeltzak eta zazpigarren minutuan denboraldi ezinhobea egiten ari den Alain Eizmendik lehen gola eskuratu zuen. Sanseren norgehiagokaren antzera, primeran hasi zuen Real Unionek lehen minutuak. Zazpi minutu ondoren, hobeago jarri ziren gauzak; izan ere, Orbegozoren jaurtiketa bortitz batek Anduvakoen sarea lehertu zuen bigarren aldiz. Lehen 15 minutuetan 0-2ko eskuratzea lortu zuen talde irundarrak.
Bazirudien partidua irundarrek bikain kontrolatuta zutela, baina etxeko taldea behera joan ezean, aurrerapausu itzela eman zuten euren jokoan eta Real Unioni sufritzea egokitu zitzaion. Hainbat aukeren ostean, Yanis aurrelariak Irazustaren atea zulatu zuen eta 1-2koarekin norgehiagoka atsedenaldira heldu zen.
Lehen zatia bukatu zen bezala hasi zen bigarrena. Aukerak etxeko taldearen oinetan aurkitzen ziren eta Real Unionek euriari eta gorrien erasoei aurre egin behar zien. Irazusta bihurtu zen txuribeltzen jokalaririk garrantzitsuena, Mirandesen abagune asko gelditu zituen atezainak. Baina onerako eta txarrerako bihurtu zen Irazusta norgehiagokako protagonista; izan ere, Carlos Medinari penalti bat egin zion eta honek binakakoa markagailuan jarri zuen. Etxeko taldearen abaguneekin iritsi zen partidua amaierara.
Real Unionen hobekuntza nabaria da azken jardunaldietan eta aste garrantzitsu hau aurre egiteko indarra ematen dio taldeari. Gogora dezagun aste honetan Stadium Galek bi norgehiagoka biziko dituela. Lehene Federazio Kopako finala Zamudioren aurka asteazkenean, eta bigarrena igandean Getxoko Arenasen aurka.
Behean Juan Dominguezen, Real Unionen entrenatzailearen, balorazioa duzu entzungai.
Hemen Juan Dominguezen, Real Unionen entrenatzailearen, balorazioa duzu entzungai.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...