Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
13 Urt, 2019
LINARES: Jorge Sánchez, Bauti, Chico, Jorge, Rubio, Lara, Javi Quesada, Garrido (Corpas, 52'), Fran Carles, Elady (Rafa Payán, 70'), Juanfran (ángel, 52').
REAL UNION: Otermin, Azkoiti, Arzamendi, Aimar, Ibarbia, Iriondo, Mikel Alonso, Mujika (Silas, 73'), Romo, Ozkoidi, Saizar (Galán, 62').
EPAILEA: Pozo Osuna. Txartel horiak: Iriondo, Saizar (Real Union).
Hutsean bukatu zen Federazio Kopako joanekoa, Linarejos futbol zelaian. Hortaz, Stadium Galen irabaztera behartuta egongo da Real Union. Kanporaketa ez galtzeari lehentasuna eman zion Aitor Zulaikak. Defentsan sendo eta eraginkor aritu ziren txuribeltzak, eta joko arrunta egin zuten zelai erditik aurrera, arrisku handirik hartu gabe. Linares oldarkor aritu zen, eta Oterminen atea bilatu zuen etengabe. Quesadak egin zituen lehen jaurtiketak, baina Elady gelditzea izan zen irundarren arazorik handiena. Unionen lehen aukera atsedenaldiaren atarian iritsi zen, Eneko Romoren jaurtiketa batekin.
Bigarren zatiko hamarkagarren minutuan izan zuten kanpokoek abagunerik onena. Mikel Alonsok gora bidali zuen baloia, Ozkoidiren jokaldiaren ondoren. Silas eta Galán zelairatu zituen Zulaikak golaren bila. Txuribeltzak baloiaren jabe izan ziren azken minutuetan, baina gol aukera argirik ez zuten sortu. Linaresek behera egin zuen, lehen zatiko ahaleginaren ondorioa nabarituta. Irundik aterako da Federazio Kopako finalista, martxoaren 18an, Stadium Galen.
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...