Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
08 Urt, 2019
ATLéTICO BALEARES: Vicente, Vich, Mairata, Artabe, Tim (Carlos Rodríguez, 66'), Nando, Thilo, Ripoll (Biel Coll, 84'), Fullana (Guasp, 64'), Juarez, Tedi.
REAL UNION: Otermin, Ibarbia, Azkoiti, Arzamendi, Aimar, Rodellar, Iriondo, Silas (Morcillo, 88'), Mujika (Beñat Alastuey, 83'), Urbieta, Goikoetxea (Saizar, 73').
GOLAK: 1-0: Tedi (20'). 1-1: Rodellar (63'). 2-1: Juarez (89').
Federazio Kopako final laurdenetako joanekoa galdu du Real Unionek Mallorcan. Azken minutuan jasotako golak kanporaketa gainditzea zaildu dio talde txuribeltzari. Datorren astean Stadium Galen neurketa irabazi beharko du. Finalerdietara iristeko nahia hasieratik gelditu da agerian. Igandean titular izan ziren bost jokalari sartu ditu Aitor Zulaikak hamaikakoan. Hala ere, indartsu irten da etxeko taldea, eta lehen abaguneak sortu ondoren, gola lortu du hogeigarren minutuan. Tedik jarri du aurretik Atlético Baleares.
Lehen zatiaren azken ordu laurdenean hobera egin du Unionek. Arzamendik eta Urbietak neurketa berdintzeko aukera bana eduki dute. Baina azkenean 1-0ekoarekin hartu dute irundarrek aldagelarako bidea. Bigarren zatiaren hasieran, hobekuntzari jarraipena eman diote, banakoaren saria lortzeraino. Rodellarrek sartu du Real Unionen gola, area kanpotik egindako jaurtiketarekin. Berdinketari eusten ahalegindu diren arren, bigarren gola jaso dute txuribeltzek 89.minutuan. Juarezek eman dio abantaila Mallorcako taldeari.
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...