Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
01 Urt, 2020
Lau egunetan jaitsiera postuak sei puntura uztea lortu du Ohorezko Erregionaleko Hondarribiak. Zuloan zegoen duela aste bete. Baina jardunaldi bikoitza izan du, eta etekina atera dio. Bi neurketetan etxetik kanpo aritu den arren, sei puntu atera ditu Koldo Aranbururen taldeak. Ostegunean 1-2 irabazi zuten berdeek Ordizian, eta igandean 0-1 Bergaran.
Gainera, aurkarien emaitzak hondarribiarren aldekoak izan dira, eta jaitsiera postuak urrun utzi ahal izan dituzte. Hala ere, zazpi jardunaldi gelditzen dira oraindik, eta erne ibili beharko du Hondarribiak. Baina pausorik zailena eman du dagoeneko. Puntu bakar bat gehiago duen Aloña Mendi izango du aurkari asteburuan, Hondartza futbol zelaian.
Real Union Bk, aldiz, jardunaldi kaskarra izan du. Ostegunean 1-2 galdu zuen Beti Gazteren aurka Galen. Larunbatean Errenterian aritu zen, eta 2-1 menderatu zuen Touring-ek. Sailkapeneko hamaikagarren tokian daude irundarrak, 33 punturekin. Martutene hartuko dute asteburuan.
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...