Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...
Ohorezko Mailan jarraituko du Super Amara BATeko emakumeen talde nagusiak, hirugarren urtez jarraian. Iaz ez bezala, aurten emakumeek ez dute gehiegi sufritu behar izan, mailari eusteko. Laugarren izan dira jaitsiera ekiditeko lehian, larunbatean Valladoliden. Hamabigarren, guztira, estatuko maila gorenean, lau talde atzean utziaz. Historiako sailkapen onena du, hortaz, BATeko emakumeen talde nagusiak.
Gizonezkoen taldeak ere urte ona osatu du, Ohorezko Mailara igotzeko lehian parte hartu baitu, larunbatean Salamancan. Azken uneko lesioek kalte handia eragin diete gizonei, ordea, eta ezin izan dute une erabakigarrian mailarik onena eman. Seigarren izan dira, azkenean, Estatuko Lehen Mailako sailkapen orokorrean.
Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...
Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan
Euskadiko...
Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek
Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...
Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera
Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...