REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den larunbatean etxean, Cultural y Deportiva Leonesaren kontra. Aukera gutti izan zituzten bi taldeek ere, eta azkenean puntuak banatu zituzten neurketa bukaeran. Real Unioni sailkapeneko azken postuak sahiesteko balio izan zion berdinketak.

Lehen zatia ia aukerarik gabeko 45 minutu izan ziren, nahiz eta itxura ona eman zuten bi taldeek eta lan ona egin zuten golaren bila. Edonola ere, Real Unionek izandako aukera area kanpora joan zen, baita Cultural y Deportiva Leonesak izan zuena ere. Bigarren zatian berriz, arrisku gehiago sortu zuten bi taldeek ere. Fran Justoren taldeak hirutan izan zuen markagailua bereganatzeko aukera euren hanketan, baina ez zen posible izan eta azkenean, hutsean gelditu zen markagailua.

Puntu bana eskuratu zuten bi taldeek eta Real Unionek maila mantentzeko lehian segitzen du borrokan. Heldu den igandean, maiatzaren 12an, talde txuribeltzak Ponferradina bisitatuko du, eguerdiko 12:00etan.

(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika