Bada Huescari zortzi golengatik irabazi ondotik, bidasotarrek bertze bi puntu garrantzitsu batu dituzte sailkapenera
Bidasoak azken bi denboralditan...
30 Mai, 2015
ATLéTICO VALLADOLID: César Pérez, Rey, Rasero (1), Viscovich (3), Hernández (8), De La Rubia (3), Källman (7), Daniel Pérez (2), Grossi (2), álvarez (2), Turrado (1), Roberto Pérez (2), Egea, Gómez, Santiago.
BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Cavero (1), Trkulja (2), Azkue (3), Muiña (1), Martínez (2), Crowley (7). Zubiria, Alzaga, Zildzic (2), Gimeno (1), Penón (1), Vázquez, Revin.
MARKAGAILUA: 2-1, 3-2, 5-3, 7-4, 9-7, 11-10 (atsedenaldia); 13-12, 16-14, 20-15, 22-17, 27-20, 31-20.
EPAILEAK: álvarez Menéndez eta Friera Cavda.
Garratza izan da denboraldiaren amaiera Bidasoa-Irun taldearentzat. Igoera lortzeko itxaropenarekin iritsi da Santanderko play off-era. Baina oso urrun gelditu da azkenean. Kolpe latza eman dio Atlético Valladolidek finalerdian. Ezusteko jipoia jaso du Bidasoak, denboraldiko neurketa okerrenetariko batean. Itxura txarra hartu du norgehiagokak lehen minutuetan. Cristian Martínezek lehen gola egin ondoren, laster hasi da Valladolid markagailuan agintzen. Caverok berdinketa jarri du, 11.minutuan. Ordu laurdena betetzerako, ordea, bi goleko abantaila zuen berriro aurkariak. Defentsako lan handia izan da Pucelako taldearen garaipenaren oinarri. Erasoan baldar aritu da Bidasoa, harresi gaztelarra gainditzeko modua aurkitu ezinik. 26.minutuan hutsartea eskatu behar izan du Boleak, Valladolidek hiru goleko aldea zuenean (7-10). Lehen zatia ondo bukatuta, lehiara bueltatzeko itxaropena zuen entrenatzaileak. Hala izan da, 10-11koa irudikatu baitu markagailuak atsedenaldian.
Bigarren zatiaren hasierak zale irundarrak berpiztu ditu. Cristian Martínezek markagailua berdindu du, eta Adrian Crowleyk aurretik jarri du talde bidasoarra, zazpi metroko marratik. Hala ere, Valladolidek neurketaren agintea berreskuratu du laster. Defentsan estutzen hasi da berriro, eta markagailuko aldeak gora egin du etengabe. Bidasoak ez du atea babesteko lanean asmatu. Erraz eta erruz sartu dira aurkariak sei metroko marraraino. Gainera, Filip Källman Bidasoako jokalari ohiak gol sorta sartu du kanpoko jaurtiketetan. Hamabost minutu falta zirenean, partidatik kanpo zegoen jada Bidasoa-Irun. Azken ahalegin batean, hutsartea eskatu du Boleak, 15-21ekoarekin. Baina aurrerantzean, aldea handitu besterik ez du egin Valladolidek. Amore eman dute Bidasoako jokalariek, eta burumakur utzi dute La Albericiako kantxa. Negar malkoak ere izan dira, gazteenen artean.
Denboraldi irregularraren ondoren, saririk gabe gelditu da Bidasoa-Irun. 3. eta 4. postuetarako lehian, 20-27 gainditu du Nava. Baina garaipenak ez du taldea kontsolatu. Ohorezko B Mailan ariko da Bidasoa hurrengo denboraldian.
Bada Huescari zortzi golengatik irabazi ondotik, bidasotarrek bertze bi puntu garrantzitsu batu dituzte sailkapenera
Bidasoak azken bi denboralditan...
Bidasoak denboraldiko azken aurreko neurketa jokatuko du bihar (18:30) Bada Huescaren etxean
Bidasoa denboraldiko azken txanpan sartua dago jada....
Irundarrek 30-25ko markagailuarekin garaitu zuten sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldea
Bidasoak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen pasa den...
Hilabete baten ondotik, Bidasoa etxean arituko da sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldearen kontra
Bidasoa etxera bueltatuko da hilabete baten...
Irungo kadeteek, Euskal Liga eta Euskal Kopa irabazi ondotik, lan ona egin dute Espainiako Txapelketako Sektore Fasean
Zaisa Bidasoa Irun kadeteen taldeak...
Jacobo Cuetararen taldeak 35-35ko emaitza erdietsi zuen Granollers-en kontrako neurketan
Bidasoak berdinketa erdietsi zuen atzo arratsaldean...