Boleak ASOBAL Liga, Errege Kopa, ASOBAL Kopa eta Europako Kopa irabazi zituen Bidasoan jokalari gisa, eta entrenatzaile moduan ASOBAL Ligara azken igoeraren...
27 Aza, 2023
Cangasen kontra 25-27ko markagailua erdietsi zuen O Gatañalen
Bidasoak bertze garaipen bat eskuratu du asteburuan, oraingo honetan O Gatañal kantxan Cangas taldearen kontra. 25-27ko emaitzarekin, bertze bi puntu batu ditu talde irundarrak sailkapenera, eta etxetik kanpo partidurik galdu gabe segitzen du.
Cangas eta Bidasoaren arteko neurketa erritmo baxuarekin hasi zen. Lehenbiziko sei minututan gol bakarra sartu zuten bi taldeek, Bidasoarena Mikel Zabalak sartu zuen hain zuzen. Talde bisitariak ez zuen lortu markagailuan aitzina hartzea hamaikagarren minutura bitarte. Orduz geroztik, emaitza bere alde mantendu zuen Jacobo Cuetararen taldeak eta atsedenaldira bidean, 13-16koa eskuratu zuen.
Bigarren zatia bide beretik joan zen Bidasoarentzat. Hala ere, etxekoek aldea gol bakarrera murriztu zuten, baina erantzun ona eman zuen talde bisitariak eta berriz ere hiru goleko errenta lortzen jakin zuten. Partiduaren azken minutuetan oraindik ere aurkariak aukera izan zuen berdinketa edo garaipena eskuratzeko, baina irundarrak erasoan fin ibili ziren eta bi goleko aldea lortu zuten ordubetea bukatuta, 25-27ko emaitzarekin.
Bidasoa etxera bueltatuko da heldu den larunbatean, abenduaren 2an, 21:00etan, Bada Huesca taldearen kontra. Sarrerak salgai daude dagoeneko Bidasoaren webgunean (www.cdbidasoa.eus).
(Argzkia: Raul Fonseca)
Boleak ASOBAL Liga, Errege Kopa, ASOBAL Kopa eta Europako Kopa irabazi zituen Bidasoan jokalari gisa, eta entrenatzaile moduan ASOBAL Ligara azken igoeraren...
Erdiko atzelari gaztea utzita ariko da BM Guadalajaran 2024/25 denboraldian
CD Bidasoak eta Piotr Mielczarski jokalariak akordioa lortu dute eta horren...
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...